Sequoyah

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sequoyah, txerokien hizkuntzaren idazketa-sistemaren taula eskuan

Sequoyah (Taskigi, egungo Tennessee, c. 1770 - San Fernando, Mexiko, 1843ko abuztua) txerokien hizkuntzaren idazketa-sistemaren sortzailea izan zen, ingelesez George Gist edo George Guess izenekin ere ezagutua. Aita, Nathaniel Gist, ingelesa zuen, baina ama txerokia zen, eta hark hezi zuen. Ez zuen inoiz ingelesez ikasi. Haren ustean, idazkerari esker ziren nagusi zuriak, eta 1809. urtean txerokien hizkuntzaren alfabetoa eta idazketa lantzen hasi zen. Alfabeto silabiko bat egituratu zuen, eta hartarako tradizio txerokieran oinarrituriko piktogramak eta ingeles, greko eta hebrear alfabetoetako letrak ere hartu zituen. 1821. urtean 86 ikurreko alfabeto bat aurkeztu zuen eta, txerokiek onartu ondoren, idazketa horretan hasi ziren haur txerokiak ikasten, eta liburuak eta kazetak argitaratu zituzten; kultura txerokiari abantaila handiak ekarri zizkion idazketa-molde hark.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sequoyah Aldatu lotura Wikidatan