Serapis
Wikipedia(e)tik
Serapis (Σέραπις) edo Sarapis (Σάραπις) Ptolomeo I.ak (K.a. 323 - K.a. 285), egiptoarren eta greziarren gurtzak bateratzeko asmoz, Egipton sarrarazi zuen jainkoa da.
Izena Menfisen Apis edo zezen hilen gurtzarako eraiki zen tenpluaren deitura grekotik zetorkion (Poserapis). Greziako jainko batzuen ezaugarriak zituen, eta hildakoen, gudarien, emankortasunaren eta marinelen jainkoa zen batera. Egiptoko Inperio Berriko jainko nagusi bihurtu zen eta Grezia, Erroma eta Asia Txikira zabaldu zen haren gurtza.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.