Krajinako Serbiar Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serbiar Krajinako Errepublika» orritik birbideratua)
Krajinako Serbiar Errepublika
Republika Srpska Krajina
Република Српска Крајина
1991 – 1995
Errepublika
Krajinako Serbiar Errepublikako bandera

Krajinako Serbiar Errepublikako armarria


Ereserkia

Fitxategi:Bože Pravde
Krajinako Serbiar Errepublika, gaur eguneko Kroazian
Geografia
HiriburuaKnin
Biztanleria286,716(1991) - 430,000 (1994ko est.)
Azalera17,028 km²(1991) km²
Ekonomia
DiruaDinar krajinarra
Kultura
Hizkuntza(k)serbiera, kroaziera, bosniera
Historia
Aurrekoa
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Ondorengoa
Kroazia

Krajinako Serbiar Errepublika (serbieraz Republika Srpska Krajina, RSK; Република Српска Крајина, РСК) bere burua aldarrikatu zuen Kroaziako entitate serbiarra izan zen, nazioarteak onartu ez zuena.

Formalki 1991 eta 1995 artean existitu zen, baina 1991ko eraketa baino urtebete arinago hasi bazen ere lurralde separatista txikiago batzuekin. Krajina izenak "muga" esan nahi du. Bertako gobernua Kroaziaren kontrako gerran aritu zen etnikoki serbiarra izango zen lurraldearen independentziaren alde, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren barne eta kanpo, Kroazia estatu independente gisa onartua izan zenean 1991ko abuztu eta 1992ko otsailean.

Krajinako gobernuak zentroko lurraldeetako de facto kontrola zuen, inguruetako lurraldeen kontrola gerrako garaipen eta porroten arabera eskuz aldatzen zelarik. 1992an, Serbiar Krajinako gobernuak desmilitarizazio akordio bat sinatu zuen eta Jugoslaviako Herri Armadak ekarritako artilleria astun osoa kendu zuen, gatazkaren hasieran, gunea NBEk babestuko lukeen gune desmilitarizatua izatearen truke. Legez, lurraldea Nazio Batuen Babeserako Indarrek (UNPROFOR) eta Serbiar Krajinako militarrek babesten zuten, azken hauek hurbil zegoen Bihać barrendegia (orduan Bosnia-Herzegovinako Errepublika) artilleria astunarekin erasotzen zuten.[1]

Zatirik handiena indar kroziarrek hartu zuten 1995ean. Dena den, Kroaziako ekialdean, Serbiako mugatik hurbil, zati bat (Ekialdeko Eslavonia Baranja eta Sirmia mendebaldea) geratu zen Nazio Batuen agintepean, 1998an Kroaziara era baketsuan batu zen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]