Sergei Esenin
Sergei Alexandrovitx Esenin, errusieraz Серге́й Алекса́ндрович Есе́нин (Konstantinov, Errusiar Inperioa, 1895eko urriaren 3a - Leningrado, Sobietar Batasuna, 1925eko abenduaren 27a) olerkari errusiarra izan zen.
Biografia [aldatu]
Nekazarien familia batean jaioa zen, eta ondo ezagutzen zuen laborarien mundua. 1916an argitaratu zuen lehen poema-liburua. Iraultzak zekarren bizitza berria kantatu zuen: Inonia (1918), "Errusia Sobietarra", "Martxa Handiko kanta", "26en balada" (1923-1928).
Isadora Duncanekin ezkondu zen, eta harekin Mendebaldera egin zuen bidaiaren ondoren, ideia berrien eta izpirituaren eta izadiaren edertasuna suntsitzen zuen industrializazioaren kontra agertu zen: "Lapur baten aitortza" (1921). Gero eta etsiago, edaten hasi zen; "Gizon beltza" (1925) bere azken obra idatzi eta bere buruaz beste egin zuen. Haren obrak harrera ona izan zuen gazteen artean, baina alderdi komunistak langileriarengandik urrutikotzat jo zuen, eta debekatu egin zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.