Sergei Kirov
Sergei Mironovitx Kirov, errusieraz Серге́й Миро́нович Ки́ров (Urzhum, Errusiar Inperioa, 1886ko martxoaren 27a - San Petersburgo, Sobietar Batasuna, 1934ko abenduaren 1a) politikari sobietarra izan zen. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako buruzagia izan zen.
Biografia [aldatu]
Leningradoko Alderdi Komunistaren idazkari nagusi eta Politburoko kide izan zen (1930), eta Batzorde Zentraleko idazkari (1934). Stalinen ondorengotzat hartzen zuten askok.
1934. urtearen bukaeran atentatu batean hil zuten. Heriotza horren errua troskistei egotzi zitzaien, eta Stalinek 1934-1938 bitartean egin zuen garbiketa handiaren hasiera izan zen. Geroago (1956), Nikita Khrustxevek ezagutzera eman zuen Stalinek berak hilarazi zuela Kirov. Kiroven ohoretan Errusiako hainbat hiriren izenek bere izena daramate edo eraman zuten: Kirov, Kirovohrad, Kirovakan, Kirovabad.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.