Sergei Pavlovitx Diagilev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Russian ballet impresario and founder of the Ballets Russes Sergei Diaghilev (1872-1929)
Sergei Pavlovitx Diagilev

Sergei Pavlovitx Diagilev Errusiako artista (Novgorod, 1872 - Venezia, 1929).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin zituen San Petersburgon, eta bertan, zenbait artista gazteren lagun egin zen. 1898tik 1904ra arte iraun zuen Mir Iskusstva (Artearen mundua) aldizkariaren zuzendari izan zen. Harrezkero, zenbait ikuskizun antolatu zuen, San Petersburgon eta Parisen, batez ere; Parisen, Boris Godunov obra aurkeztu zuen. Errusiara itzuli eta Antzerti Inperialeko dantzariekin ballet-talde bat eratu zuen. 1909. urtean Parisko ballet-denboraldia antolatu zuen, eta Silfideak, Armidaren pabiloia eta Igor printzea eta Kleopatra obra arrakastatsuak aurkeztu zituen han. Hasieratik lortu zuen bere garaiko poeten, musikagileen eta margolarien laguntza. 1910. urtean, Scheherazade, Suzko txoria eta Inauteriak obrak aurkeztu zituen, Parisen horiek ere. Bere konpainia sortu zuen hurrengo urtean. Garai hartan, Diagilevek Nijinski dantzari eta koreografoa aurkitu zuen, eta bi ballet eman zituen ezagutzera: Udaberriaren eskaintza (Stravinski) eta Suak (Debussy). Diagileven eta Nijinskiren artean izan zen hausturaren ondoren, Michel Fokinek errusiar koreografo eta dantzariak parte hartu zuen Diagileven taldean. Mundu guztian ibili zen, harrezkero, bere ballet-konpainia handiarekin. Koreografo eta dantzari handiak ezagutzera eman zituen, 20 urtean zehar. 1916. urtetik hil zen arte, ballet hauek aurkeztu zituen, besteak beste: Aldarte oneko emakumeak, Hiru adarreko kapela, Renard, Ezteiak, Tren urdina, Marinelak, Katemea, Apolo Musageta, Dantza eta Seme hondatzailea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Pavlovitx Diagilev Aldatu lotura Wikidatan