Sergei Taneiev
Sergei Ivanovitx Taneiev errusiar musikagilea, pianista, teorialaria eta pedagogoa izan zen (Vladimir, 1856 - Dioudkovo, Mosku, 1915). Moskuko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak N.G. Rubinstein eta P. Txaikovskirekin. 1876-1877. urteetan Parisen izan zen, eta Gounod, Saint-Saëns, D´Indy, Fauré eta Duparc ezagutu zituen. 1878. urtean Moskuko Kontserbatorioko Harmonia eta Orkestratze irakasle izendatu zuten, eta, geroago, Pianoa eta Kontrapuntua irakatsi zituen. 1885-1889. urteetan Kontserbatorioko zuzendaria izan zen. Ikasle izan zituen, besteak beste, Scriabin eta Ratxmaninov. Bosten Taldeko musika abertzalearen aurka agertu zen. Sei sinfonia, korurako lanak, harizko tresnetarako sei kuarteto, pianorako lanak eta Orestiada opera idatzi zituen, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.