Serpico

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:27, 22 urtarrila 2016

Serpico 1973ko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariaren polizia filma bat da. Peter Maas idazlearen Serpico biografia liburuan oinarritua dago, bertan New York hiriko Frank Serpico poliziaren bizitza kontatzen delarik, liburua nahiz filmak polizia honen bizitzaren 12 urte erakuste dituzte, hain zuzen ere, 1960-1972 arteko ibilbidea. Al Pacino, John Randolph, Jack Kehoe, Biff McGuire, Barbara Eda-Young, Cornelia Sharpe, Tony Roberts eta F. Murray Abraham aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frank Serpico (Al Pacino) New York hiriko polizia da. Gizon zuzena da, beste polizakide ustel asko ez bezala ez dago kriminalen dirua onartzeko prest, arrazoi horrengatik polizikide bakar batek ere ez du berarekin lan egin nahi, beti arrisku etengabean baitago.

Serpicok polizian gauza asko aldatu nahi ditu. Buruzagi nagusienagana jo du, baina ez diote jaramonik egiten. Honela bada, egunen batean gauza aldatuko ote diren beste itxaropenik ez zaio geldituko. Azkenean, bere poliziakide ustelei aurre egin beharko dielarik, bere bizia arriskuan jarri eta kriminal eta poliziakide ustelen ezinikusia irabaziz.

Aktoreak

Kanpo loturak