Serratia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Serratia
Serratia marcescens hazkuntza-inguru batean
Serratia marcescens hazkuntza-inguru batean


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Proteobacteria
Klasea: Proteobacteria gamma
Ordena: Enterobacteriales
Familia: Enterobacteriaceae
Generoa: Serratia

Serratia generoa bakterio Gram negatiboz osatua dago, Enterobacteriaceae familia barnean sailkatzen direnak. Anaerobio fakultatiboak dira eta mugikorrak. Bazilo txikiak dira eta ez dute esporarik sortzen.

Ekologiaren aldetik genero honetako bakterioak oso kosmopolitak dira: ingurune askotan daude (lurzoruan, uretan, landareetan, intsektuen erraietan...), eta baita gizakiarengan ere, patologia batzuk sortuz.

Genero honetako ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

Genero honetan hainbat espezie daude, Serratia marcescens ezagunena izanik. Espezie honek berezko ezaugarria dauka, prodigiosina izeneko pigmentu gorri baten ekoizpena, hain zuzen ere. Prodigiosina horrek gorri kolorea ematen dio Serratia marcescens-en hazkuntzari (ikus irudia), eta garai bateko hainbat "mirari"ren atzean dago: bakterioa irinean hazten denez (almidoia erabiltzen baitu), "odoletan" zeuden ostien mirariaren atzean Serratiaren hazkuntza besterik ez zegoela esan daiteke egun.

Serratia marcescens ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. Horrek esan nahi du patologia sortzen duela immunitate-sistema ahula duten pertsonengan soilik. Hori dela eta, ohikoa da klinika eta ospitaletan, bertako gaixoen artean infekzio nosokomialak sortuz.