Servio Sulpizio Rufo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Servio Sulpizio Rufo
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 51 - K.a. 51
edil


Kuestore


Pretore

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 106
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 43 (62/63 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Postumia (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Zizeron
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Servio Sulpizio Rufo, latinez Servius Sulpicius Rufus, (K.a. 105-K.a. 43) errepublika garaiaren amaierako legelari erromatar bat izan zen, Zizeronen laguna. K.a. 51. urtean, kontsul aukeratua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Servio Sulpizio Rufo, patrizioa zen, bere familia patrizioa baitzen, bere aita, zaldun klasekoa zen arren. Dialektika eta erretorika ikasi zituen Rodaseko Apolonio Molonekin, eta foruko hizlari bezala hasi zuen bere karrera.

Erromatar Errepublikaren garaian ospe handiko legelaria izan zen. Zizeronek, laudorio asko eskaini zizkion, legelaritza, zientzia mailara igo zuen lehentzat hartuz, garai klasikoan barra-barra aipatua izan zelarik, Gaioren aldetik, beste batzuen artean, bere garaian, zuzenbidearen irudi handia Kinto Muzio Eszevola zen arren (Publio Muzio Eszevolaren semea), Servio Sulpiziok aurkari bezala zuelarik. Bere inguruan, eskola serviniarra sortu zuen, Kinto Muziorenaren gainetik geratu zena. Honek, legelariak emandako erantzunetara, entzule eta auditoreak (auditores Servii) joatean zetzan.

Zenbait ikasle izan zituen, horien artean, Aufidio Manusa eta Labeonen aita zen Pakuvio Labeon aipa daitezkeelarik. Ofiliok, zaldun klasekoa eta Zesarren laguna zenak, ediktua komentatu zuen bere irakaslearena baino lan zabalagoan. Bere ikasle guztien artean, Alfeno Varo nabarmentzen da, Vicente Arangio-Ruizek adierazten duen bezala. Alfeno Varoren Digesta izeneko lanean, erantzun eta erabaki eskolastiko mordoa aurki daitezke, moldatuak eta sistematikoki ordenatuak (agian, neurri handi batean, Servio berarenak). Hauen zati zabalak kontserbatzen dira aipaturiko Digestan, baita Justinianoren Corpus Iuris Civilisen ere.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehun ta laurogei liburu inguru ematen zaizkio, baina lauren izenburuak baino ez dira ezagutzen, Kinto Muziori buruzko kritikak adibidez, reprehensa Scaevoliae capita.


Aurrekoa
Kneo Ponpeio Magno eta Kinto Zezilio Metelo Eszipion
Erromatar Errepublikako kontsula
Marko Klaudio Martzelorekin

K.a. 51
Ondorengoa
Luzio Emilio Lepido Paulo eta Gaio Klaudio Martzelo