Sesamo
Wikipedia(e)tik
| Sesamoa | |
|---|---|
| Sesame plants | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Plantae |
| Kladoa: | Angiospermae |
| Kladoa: | Eudicotyledoneae |
| Kladoa: | Asteridae |
| Ordena: | Lamiales |
| Familia: | Pedaliaceae |
| Generoa: | Sesamum |
| Espeziea: | Sesamum indicum L. |
Sesamoa Pedaliazeoen familiako landare belarkara da, metro bete inguru luzea, hazi oliotsuak, jateko onak, dituena (Sesamum indicum). Zurtoin sendo zuzena, lantza-egiturako hosto zerradun berde ilunak, txandaka antolatuak, eta titare-itxurako loreak, zuriak nahiz arrosak, ditu. Jatorriz Asiakoa (Indiakoa) edo Afrikako ekialdekoa da, baina Ekialde Hurbileko lurralde gehienetan, Mexikon, Venezuelan, Kolonbian eta Nikaraguan ere lantzen da gaur egun. Sesamo-haziekin olio preziatua egiten da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.