Sesostris I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sesostris I.aren estatuatxoa. Altes Museum, Berlin
Sesostris I.aren obeliskoa Heliopolisen. Munduan, kontserbaturiko antzinakoena.
Sesostris I.aren Kapera Zuria deritzona, Karnaken

Jeperkara Senusert, Senusert I.a edo Sesostris I.a, Egiptoko XII. dinastiako bigarren faraoia izan zen, Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, eta K. a. 1956tik K. a. 1911 edo K. a. 1910 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera. Dinastia honetako erregerik boteretsu eta eraginkorrenetako bat izan zen.

Manetonek, Sesoncosis bezala aipatzen du, eta 46 urtez gobernatu zuela dio, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera. Turineko Errege Kanonak, Jeperkara bezala aipatzen du, eta 45 urteko erregealdia ematen dio. Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan, Jeperkara bezala agertzen da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amenemhat I.a faraoia eta Nefertitanen erreginaren semea zen. Bere arreba eta emaztea, Neferu izan zen. Berau izan zen, baita ere, Sesostris I.aren oinordeko izan zen Amenemhat II.aren ama.

Sesostris I.a, Sinuhéren istorioan aipatzen da, non, libiarren aurka kanpaina militarrean zegoela, korrika eta presaka Menfisera nola itzuli behar izan zuen kontatzen den, bere aita Amenemhat II.a hil zutela jakindakoan.

Herrialdeko egitura politikoa zentralizatzen saiatu zen, leial zitzaizkion nomo gobernariak izendatuz.

Bere aitak Kushen (Nubia) aurka egin zuen hedapen politika bortitzarekin jarraitu zuen, Egiptoren hegoaldeko muga Buheneko gotorlekuan ezarriz, Nilo ibaiaren bigarren urjauzitik gertu. Mendebaldeko libiar basamortuko oasi batetarako espedizio bat ere antolatu zuen. Sesostris I.ak, harreman diplomatikoak ezarri zituen herri gobernari batzuekin Siria eta Kanaanen.

Gortea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sesostris I.aren gortea nahiko ongi ezagutzen da. Erregealdiko lehen chatya, Infefiqer izan zen, idazkun ugaritan eta Amenemhat I.aren piramidearen ondoan dagoen bere hilobian aipatua dena. Dirudienez, bere karguan denbora asko eman zuen, eta, bere ondorengoa Senusert izan zen. Erregearen bi altxorzain ere ezagutzen dira, Sebekhotep (22. urtean) eta Mentuhotep. Azken honek, hilobi handi bat izan zuen erregearen piramdearen ondoan, eta, dirudienez, Karnakeko Amon jainkoaren tenpluaren arkitekto nagusia izan zen. Sesostris I.aren erregealdiko 43. urtean, honek, elkargobernari bezala, bere seme Amenemhat II.a izendatu zuen, oraindik adin txikikoa zena, eta 46. urte inguruan, Sesostris hil egin zen.

Bere garaiko eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait espedizio bidali zituen Sinai eta Uadi Hammamatera, mineralak ateratzeko, eta, bere erregealdi luzean zehar, Egipton eta Nubian, kapera eta tenplu ugari eraiki eta hedatzea agindu zuen.

Atum-Raren tenplu garrantzitsua hedatu zuen Heliopolisen, eguzki gurtzaren gunea zena, eta han, granito gorrizko bi obelisko altxatu zituen, Asuanetik zetorren granitoa, bere Heb Seda ospatzeko, bere erregealdiko 30. urteurrena, alegia. Obeliskoetako bat, oraindik zutik mantentzen da, Egiptoko kontserbatutako antzinakoena delarik.

Sesostris I.aren piramidea
Piramidearen planoa

Kapera Zuria bezala ezagutzen den kapera bat, kalitate handiko erliebeekin, Karnaken eraiki zen gobernari honen erregealdiaren 30. urteurrena ospatzeko. Oraindik erakusten da. Jatorrizko harri blokeekin berreraiki zuen Henri Chevrierrek 1926an.

Sesostrisek, tenpluak, Elefantinan eta Toden eraiki zituen. Jenti-Amentiu Osirisen tenplua ere birmoldatu zuen Abidosen, beste eraikuntza egitasmo batzuen artean.

Bere piramidea, El Lishten eraikitzea agindu zuen bi herrialdeak domeinatzen zituen piramidea deitua, 105 metroko luzera eta 61 metroko altuera zuena, baita ondoko beste hamar piramide ere. Eraikuntza teknika berri bat erabili zen: piramidearen nukleoa, gurutze eran jarritako adobezko harresizko egitura batek osatzen zuen, beste harresi batzuekin inguraturik, harea eta hondarrekin betetzen ziren tarteak sortuz, koste txikiagoa suposatu zuena. Estaldura, landu eta leundutako harrizko blokez egin zen.

Sesostris I.aren erregealdian, Nilo ibaia eta Itsaso Gorria lotzen zituen kanal bat existitu zen, eraikitzeko moduari buruzko informaziorik ez dagoen arren. Uste denez, sarri erabili zen K. a. VII. menderaino, mende honetan, politika arazoen eta mantenu faltaren ondorioz behin betiko utzia izan zen arte.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege hau, Egiptoko tenplu ugaritan aipatzen da:

Hierakonpolis, Dendera, Abidos, Heliopolis, Bubastis, Krokodilopolis (Simpson); Koptosen (Petrie).

Asuandik gertuko harkaitz batean dagoen idazkun batean aipatzen da, bere erregealdiko 32. urtean (de Morgan).


Aurrekoa
Amenemhat I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XII. dinastia
Ondorengoa
Amenemhat II.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sesostris I.a Aldatu lotura Wikidatan