Sesostris II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ueret erregina. Louvre

Jajeperra Senusert, Senusert II.a edo Sesostris II.a, Egiptoko XII. dinastiako laugarren faraoia izan zen. K. a. 1882tik K. a. 1872 arte gobernatu zuen (Jürgen von Beckerath).

Jajeperra bezala aipatzen da Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan, baina bere izena, ulerkaitza da Turineko Errege Kanonean. Manetonen epitomeetan aipatu ere ez da egiten. Bere erregealdiaren 6. urtea, nomarka baten hilobiaren harresi batetako erliebean dokumentatua dago, Beni Hassanen.

Bere ondorengoa izan zen Sesostris III.ak ez bezala, harreman onak izan zituen tokiko zenbait nomarkekin, garai honetan, ia faraoia bezain boteretsuak ziren Egiptoko gobernari probintzialak.

Sesostris II.ak baliabide asko bidali zituen El Fayumeko oasira, ureztatze sistema zabal bat eraikitzeko lanak abiatzeko aginduz, Bahr Yusuf edo Joseren kanaletik Birket Qarun lakuraino, El Lahunen dike baten eta ureztatze kanal sare zabal baten eraikuntzaren bidez. Bere egitasmo handiaren asmoa, eskualdeko nekazaritza lurraren azaleraren handitzea zen.

Egitasmo honen garrantzia, Sesostris II.ak, errege nekropolia Dahshurretik El Lahunera eramateko erabakiarekin nabarmentzen da, non bere piramidea eraikitzea agindu zuen. El Lahun, hemendik aurrera, Egiptoko XII eta XIII. dinastien hiriburu bezala geratuko da.

Erregeak, gainera, ezagutzen den lehen langile hiria ezarri zuen. Kahunetik gertuko herrian, Egiptoko Inperio Berrian, Deir el-Medinako artisauen hiriaren prototipoa izango dena.

Sesostris II.aren piramidea El Lahunen

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere balizko lurperaketa tokia, adobez eraikitako 106 metroko luzera eta 50 metroko altuerako piramidea, El Lahunen eraiki zen.

« Erregearen emaztea, koroa zuriarekin dagoena, Ueret  »

Zatia


Aurrekoa
Amenemhat II.a
Egiptoko faraoia
XII. dinastia
Ondorengoa
Sesostris III.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sesostris II.a Aldatu lotura Wikidatan