Sestante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sestante bat.

Sestantea objektu astronomikoak zeruertzaren gainetik zein garaieran dauden neurtzeko erabiltzen den tresna bat da. Neurtutako angelua eta neurketa noiz egin zen batuta, behatzailearen kokapena kalkula daiteke karta nautiko batean. Sestantearen ohiko erabilera bat Eguzkia eguerdian non dagoen behatzea da, behatzailearen latitudea ezagutzeko. Horizontalean erabiliz gero, sestantea bi objekturen arteko angelua neurtzeko erabil daiteke, esaterako bi itsasargiren artekoa, eta horrela mapa baten gainean norberaren kokapena kalkula daiteke.

Sestantearen eskalak zirkulu osoaren seirena dauka (alegia, 60°); hortik dator, hain zuzen, sestantearen izena (sextāns, -antis "seirena" hitzaren latinezko ordaina da, "εξάντας" grezieraz). Oktantea antzeko tresna da, baina eskala laburragoa da, zirkuluaren zortzirena (45°); badaude koadranteak eta kintanteak ere.