Sestiere

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sestieri di Venezia.svg
Veneziako sestieriak:

    Cannaregio
    Castello
    Dorsoduro
    San Marco
    San Polo
    Santa Croce

Sestiere (venezieraz Sestièr) Venezia hiria banatzen den sei auzo edo eremuetako bakoitza da. Beste hiri batzuetako auzoen baliokidea da (quartiere italieraz), idealki erromatar kanpamenduaren laurdena irudikatzen zuena, Europako zenbait hiriren eraikuntzaren eskema ideala.

Sestieretan azpibanatzea Veneziaren jatorrian bertan dago; numerazioa bakarra da sestiere bakoitzarentzat, salbuespen batzuekin zubi bidez elkartuta ez dauden uharteetako eremu handiagoentzat, eta lau zifratako zenbakietara iristen da. Numerazio sistema berezi honek, veneziar kaletegiaren berezko konplexutasunarekin elkartuta, elkarrengandik distantzia gutxira dauden zenbait tokitan zenbaki bera egotera daroa.

Honakoak dira Veneziako sestiereak:

  • Cannaregio, hala deitua cannetiak (ihidiak) ohikoak ziren gune zingiratsu batean garatzeagatik.
  • Castello, bere izena, gaur egun desagertua dagoen gotorleku batengandik hartzen du, auzoa gotorleku honen inguruan garatu zelarik.
  • Dorsoduro, ziur asko, bere izena gune honetako harea duna trinkoen gainean altxatzen delako jasotzen du. Sestiere honen zati da Giudecca uhartea, Veneziaren gune historikoaren hegoaldera lotua.
  • San Marco, argi dagoenez, bere izena San Marko basilikagandik jasotzen du.
  • San Polo, Veneziako sestierien artean erdialderen dagoena eta txikiena da.
  • Santa Croce

Azpibanaketa hauek ez dute Venezia hiriak osatzen duen gune historikoa ahitzen.

Sestiereen irudikapena gondoletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferro da gondola, gondolen brankan.

Sei sestiereak sinbolikoki irudikatzen dira gondolen brankako dekorazioan, ferro da gondola delakoan. Aurrealdeko sei hortzak dira sestiereak, eta atzeko hortza (ezproi baten antzekoa) Giudecca uhartea da..