Set (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seth» orritik birbideratua)
Set (mitologia)
Egiptoar mitologia, Kemetismo eta Seten tenplua
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakBaal
DomeinuaKaosa, haserrea, Hauts ekaitza, gerra, indarkeria eta atzerritarra
Familia
AitaRa eta Geb
AmaNut
Ezkontidea(k)Neftis, Tueris eta Neit
Seme-alabakAnubis eta Sobek
Anai-arrebakOsiris, Isis eta Neftis

Antzinako Egiptoko mitologian, Set (edo Seth) basamortuaren, ekaitzen eta kanpotarren jainkoa zen. Mitologia berantiarrean, iluntasunaren eta kaosaren jainkoa ere izan zen. Izen grekoa Σήθ da, Sēth. Antzinako Egiptoko hizkuntzan, Suty, Sutej, Setesh edo Seteh.

Egiptoko artean, Setek animalia-itxura du. Mutur makurra du, belarri errektangeluarrak eta goranzko isatsa; edo, bestela, giza itxura du baina animalia-burua.

Egiptoko mitologian, Set usurpatzaile gisa deskribatzen da, bere anaia Osiris hil eta mutilatu baitzuen. Osirisen emazteak, Isisek, Osirisen gorpua hartu eta baltsamatu egin zuen. Osirisen semeak, Horusek, aitaren hilketa mendekatu nahi zuen, eta Seten kontra borrokatu zen. Osirisen hilketa eta Horusen eta Seten arteko borroka oso gai erabilia da Egiptoko mitologian.

Hondar-ekaitzen sortzailetzat jo zuten, basamortuko jainkoa baitzen, eta, ondorioz, karabanen babesletzat ere bazuten. Basamortuko klima hain gogorra izanda, Set oso jainko ahaltsutzat zuten. Osirisen antitesitzat hartzen da, baina Seten ekintza batzuk haren izaerari eta indarrari egozten zaizkio, eta ez haren berezko gaiztotasunari. Hala, bekaizkeriaz hil zuen Osiris anaia, ondasunen banaketan Seti basamortua egokitu baitzitzaion, eta Osirisi, berriz, Niloren eskualde emankorra.

Hasieran, Eguzkia lapurtu izana eta gaua ekarri izana egozten bazioten ere, II. dinastiaren amaieran faraoiaren babesletzat jo zen.

Haren izena eraman zuten faraoi batzuek, hala nola Seti I.ak (Ramses II.aren aita), Seti II.ak eta Sethnajt-ek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]