Setubal (barrutia)
Wikipedia(e)tik
Setubalgo Barrutia Portugalgo 18 barrutietako bat da. Mugakideak hauexek ditu: iparraldean Santaremgo barrutia eta Lisboako barrutia, ekialdean Evorako barrutia, hegoaldean Bejako barrutia eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa.
5064 km²-ko azalera dauka eta 2001ean 788.459 biztanle zituen. Hiriburua Setúbal bera da.
[aldatu] Kontzejuak
Ondorengo 13 kontzejuak (concelhos edo municípios) hartzen ditu barne:
- Alcácer do Sal
- Alcochete
- Almada
- Barreiro
- Grândola
- Moita
- Montijo
- Palmela
- Santiago do Cacém
- Seixal
- Sesimbra
- Setúbal
- Sines
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Vasco da Gama (1469-1524), esploratzailea.
- Dulce Pontes (1969-), abeslaria.

