Seven Nation Army

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:41, 15 apirila 2015

Seven Nation Army (euskaraz Zazpi Nazioetako Gudarostea) The White Stripes estatubatuar rock alternatibo musika taldearen abesti bat da. 2003ko Elephant diskoan plazaratu zen.

Futbola

Abesti honek futbol zaletuen artean ospe handia bereganatu izan du, 2006ko Munduko Futbol Txapelketan italiar zaletuek bere egin eta abestu ondoren Italiako futbol selekzio nazionalaren ereserkia bilakatu baitzen[1], izan ere, izenburuak euskaraz "Zazpi Nazioetako Gudarostea" izaki, Italiak urte hartako Munduko Txapelketa irabazi ahal izateko zazpi herrialdeetako futbol selekzioak garaitu eta kaleratu behar izan baizituen, izan ere abestiaren hitzak kirol abagune hartarako ezinegokiagoak ziren:

« I'm going to fight them off

A seven nation army couldn't hold me back
They're going to rip it off
Taking their time right behind my back


Haietatik askatzera noa
Zazpi nazioetako gudarosteak ez nau atzera botako
Ni botarazten saiatuko dira
Nire atzetik behar duten adina denbora hartuz

»

Kondairaren arabera, abestia 2003an Milango taberna batetako italiar zaletuak AC Milan taldearen garaipen baten ondoren abesten hasi omen ziren[2], hortik jada berehalakoan italiar zaletu guztiak abestera iragan zirelarik, finalean jatorrizko hitzak esaldi honengatik aldatuz: «Siamo campioni del mondo» ("Munduko txapeldunak gara").

Ordutik aurrera, herrialde guztietako zaletuen ereserkia edo animatzeko abesti errepikakorra bilakatu da, UEFA Euro 2008, 2010eko Munduko Futbol Txapelketa, UEFA Euro 2012 eta 2014ko Munduko Futbol Txapelketan entzun izan delarik.

Abestiaren jatorrizko herrialdea den AEBetan ere amerikar futbol partiduetako zaletuek abestu ohi dute.

Erreferrentziak

  1. Seven Nation Army, 2012ko Europako Futbol Txapelketako golak ospatu ohi diren abesti futbolzaleena. Noticia.lainformacion.com (Gaztelaniaz)
  2. Seven Nation Army, 2012ko Europako Futbol Txapelketako golak ospatu ohi diren abesti futbolzaleena. Noticia.lainformacion.com (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak