Sex Pistols

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sex Pistols


Datuak
Jatorria Londres (Erresuma Batua)
Musika mota Punka
Urteak 1975 - 1978
Webgunea www.sexpistols.com

Sex Pistols punk musika taldea zen, Londresen 1975ean sortua. Mugimendu punka jarri zuten abian Erresuma Batuan, eta rock musikari andanaren eredua izan dira, nahiz eta haien ibilaldi profesionalak bi urte eta erdi baino ez iraun, eta 4 single eta estudio album bakarra sortu (Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols). Taldearen abestirik ezagunetakoa God save the Queen da.

Sex Pistolsen hasierako kideak honako hauek ziren: Johnny Rotten abeslaria, Steve Jones gitarrajolea, Paul Cook bateriajolea eta Glen Matlock baxujolea. Sid Viciousek ordezkatu zuen Matlock 1977ko hasieran. Malcolm McLaren enpresariaren zuzendaritzapean, hautsak harrotu zituzten Erresuma Batuan. Maiz, kontzertuek oztopo ugari zituzten antolatzaile eta agintariekin, eta leporaino betetzen ziren.

1978ko urtarrilean, AEBetan zehar bira istilutsua egin ondoren, Rottenek taldea utzi zuen. Hurrengo hilabeteetan, gainerako hiru kideek kantak grabatu zituzten Sex Pistolsen historia islatuko zuen filmerako: The Great Rock 'n' Roll Swindle. Sid Vicious 1979ko otsailean hil zen, heroinaren gaindosiak jota. Besteak 1996an batu ziren berriz, Filthy Lucre Tour izeneko bira egiteko. 2002az geroztik, gehiagotan bildu dira show eta bira gehiago egiteko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sex Pistols Aldatu lotura Wikidatan