Sexto Tarkinio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sexto Tarkinio eta Lukrezia, Tizianok 1571n margotutako margolan batean

Sexto Tarkinio, Antzinako Erromako pertsonaia bat izan zen, K. a. VI. mendekoa, Erromako monarkiaren amaiera aldekoa, Erromako azken errege izan zen Tarkinio Superboren semea eta bosgarren erregea izan zen Tarkinio Priskoren biloba.

Sexto Tarkiniok, Lukrezia bortxatu zuen, bere buruaz beste egin zuena, bere lehengusu Luzio Tarkinio Kolatinoren emaztea zena (Tarkinio Superboren iloba). Sexto Tarkinioren jokaera gaizkina, erromatar herriaren atsekabearen puntu gailena izan zen, eta erromatar monarkiaren amaierarekin eta Erromatar Errepublikaren sorrerarekin amaitu ziren matxinada batzuk sortu zituen.

Irudikapen artistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukreziaren bortxaketa eta bere buruaz beste egitea, zenbait alditan irudikatu da arte plastikoetan, horien artean, Tiziano, Rembrandt, Durero, Raffaello edo Botticelliren lanetan.