Sexu abusu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Helduak maiz aprobetxatu dira haurren berezko konfiantzaz, sexu abusuak egiteko

Sexu abusua pertsona bati, bere baimenik gabe, sexu izaera duen ekintzetan parte hartzera behartzen zaionean gertatzen da. Sexu abusuak fisikoak (baimenik gabe pertsona baten kontaktu fisiko estua jasatea, adibidez), psikologikoak (sexu harremanak izateko mehatxuak jasotzea), hitzezkoak (sexuarekin zer ikusia duten iruzkin eta proposamen jarraituak pairatzea) zein ikusizkoak (nahi gabeko sexu erakuskeria baten kasuan, adibidez). Sexu abusua unekoa, laburra eta bortitza denean, sexu erasoa dela esaten da. Maiz, erasotzailea erasotua baino zaharragoa da eta botere eta kontrol nabarmena du erasotuarengan. Euren heldutasun edo babes-faltagatik, bereziki salatzen dira haur eta adin txikikoek jasaten dituzten sexu abusuak: haurren aurkako jokaera horri pederastia deritzo.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sexu abusu Aldatu lotura Wikidatan