Seyfert galaxia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Circinus galaxia, Seyfert 2 galaxia mota.
(A. S. Wilson, P. L. Shopbell, C. Simpson, T. Storchi-Bergmann, F. K. B. Barbosa, M. J. Ward, WFPC2, HST, NASA.)

Seyfert galaxiak galaxia kiribil motak dira, zeinen euren erdigunea, biziki distiratsua den, hainbeste, kasu askotan, gainontzeko galaxia osoa itzali dezakeela. Izena Carl Seyfert astronomo iparramerikarragandik jasotzen dute, nork, 1943an, gertuko galaxia kiribil batzuei buruzko arreta piztu zuen, zeinen erdigune oso distiratsuak, igortze lerro oso biziak adierazten dituen, nebulosa planetarioek, H II guneek eta supernoben hondakinek erakusten dituztenen antzerakoak, baina lerro zabalera oso nabarmenekin. Nukleo aktibodun galaxien artean azpiklase bat dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakina da Seyfert galaxien nukleotik datorren erradiazio elektromagnetikoa (jarraikakoa zein igortze lerro batzuk) denborarekin aldatu egiten dela. Kasuren batzuetan, urte bete baino gutxiagoan aldatzen da, honek, igortze guneak, argi-urte bat baino gutxiagoko tamaina izan behar duela esan nahi duelarik. Kalkulu astronomiko soilek, galaxiaren nukleotik datorren erradiazioa, tamaina normaleko galaxia kiribil batek igortzen duen argiztapenaren halako 1 eta 100 bitartean da, eta, beraz, txunditzekoa da halako gune "txiki" batek, esan den bezala, argi urte bateko tamainakoa, milaka milioika galaxiak, 100 mila aldiz handiagoa den tamainan igortzen duten haina energia igortzea. Jarraikakoaren espektroak, gainera, erradiazioaren jatorria termikoa ez dela adierazten du, hau da, ez dela izar metaketa baten ondorio. Gainera, nukleoa, distiratsu da espektroko maila guztietan: gamma izpietatik hasi, eta irrati uhinetaraino, x izpietatik, argi ultramoretik, argi ikusgarritik eta infragorritik pasatuz. Halako erradiazio kopuru handiak espektro elektromagnetiko guztian hain toki "txikian", mekanismo biziki energetikoa behar du.

Seyfert galaxiak, nukleo oso distiratsu bategatik eta, non hidrogeno, helio, nitrogeno eta oxigenoaren igortze lerroak euren distiragatik nabarmentzen diren espektro elektromagnetiko bat izateagatik bereizten dira.

Igortze lerroen zabalera nabarmena, igortzearen arduraduna den gasaren abiadura handien banaketa bati ematen zaio. Doppler efektua kontutan izanez gero, hau da, uhin luzeraren edo erradiazio elektromagnetikoaren mugitzea iturriaren abiaduraren ondorioz, orduan, gas igorleak dituen abiadurak ebatz daitezke. Hodei hauek, 500 eta 4000 km/s arteko abiadurak dituzte, eta, uste denez, erradiazio elektromagnetikozko iturri zentral oso bizi batetik distantzia batetara dauden nebulosa multzo batek eratzen dituzte.

Hodei (edo hodei multzo) bakoitzak, guk ikusten dugun tokitik, abiadura erlatibo ezberdin bat du, eta, gasak, zulo beltzaren inguruan zenbat eta azkarrago biratu, hainbat eta zabalagoa izango da lerroa. Lerro estuak, uste denez, kanporen dauden hodei multzoan sortuak direla uste da, non errotazio abiadura txikiagoa den, lerro zabalak, iturri igorletik nahiko gertu dauden hodeiek eratzen dituzten bitartean.

Deskribapen hau, lerro estuetan aldaketarik ikusi ez izatearekin bat dator, honek, lerro estu hauek igortzen dituen iturria, iturri zentraletik egon behar duela esan nahi duena; kontrastez, lerro estuak, aldagarriak dira denbora eskala laburretan.

Lerro estu edo meheak igortzen dituen gunea, NLR deitzen da (narrow line region ingelesez, lerro meheen gunea), eta, uste denez, igortze iturri zentraletik 1 eta 1000 parsec arteko distantziara dagoen hodei multzo batek eratua dago. Bere dentsitatea, hidrogeno eta helioaren ohiko berkonbinaketaz gain, lerro debekatuen igorpena, hau da, egoera kitzikatuetan, hain zuzen ere han nagusi den dentsitate baxuaren ondorioz igorpen probabilitate oso baxuko erradiazio elektromagnetikoa eragin dezaketen atomo neutru edo ionizatu batzuetatik datorren igorpena eragiteko bezain baxua da.

Lerro zabalak igortzen dituen gunea, BLR deitzen da (broad line region, lerro zabalen gunea). Beharbada, erdiko iturritik 0,05 parsecera dago, eta, bere dentsitatea, NLR gunearena baino handiagoa da, lerro debekatuak ez eratzeko haina, baina bai hidrogeno eta helio berkonbinaketa lerroak.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seyfert galaxiak, 1 edo 2 motakoak bezala sailkatzen dira, espektroak, igortze lerro zabal eta estuak, edo soilik estuak igorri izatearen arabera. 1 motakoek, berkonbinaketa lerroak erakusten dituzte, zabal zein estuak, gainjarriak, eta lerro debekatu estuak; 2 motakoek, soilik lerro estuak erakusten dituzte, onartutakoak zein debekatutakoak. Egileren batzuk, sailkapena handitu egin dute, osagai estu edo zabalen indar erlatiboen arabera (adibidez 1,5 edo 1,9 motak).

Fenomenologia hau azaltzen duen azken 40 urteotan eginiko eredua, honako hau da: galaxia horien erdian, zulo beltz supermasibo bat dago, 100 milioi eta 1.000 milioi eguzki masako tamaina duena. Unitate astronomiko gutxira, turbulentzia indartsu batekin, indar likatsuen mende dagoen gas materialezko disko bat dago, eta, honen ondorioz, zulo beltzera erortzen dena. Honek, ondorio bezala, grabitate energia potentzial galera handia dakar, oso handia dena, erdiko gorputzaren masa erraldoia kontutan hartuta. Energia potentzialaren galera, erradiazio energia askapen handi batean bihurtzen da, nagusiki, erradiazio ultramore eta X izpien mailan. Iturri gune honi, akrezio disko deritzo. Handik datorren erradiazioa hain da bizia, jada oso urrun dauden hodeiak osatzen dituzten atomoei elektroiak galarazten dizkiela. Orduan, iturria, erradiazio fotoionizatzailearen igorlea dela esaten da. Hodeiak ionizatu egiten dira, baina noiz edo goiz, sistema orekatu egiten da: ionizazioa badago, baina baita alderantzizko prozesua ere: berkonbinaketa. Orduan, gertuko (BLR) zein urruneko (NLR) hodeiak eurak, erradiazio igorle bihurtzen dira. Galaxia batzuk 1 motakoak eta beste batzuk 2 motakoak zergatik dauden azaltzeko, elementu gehigarri bat sartzen da: NLR eta BLR artean, toru formako material iluntzaile baten presentzia, hauts eta gas molekularrez osatua dagoena. Galaxia bat Seyfert 2 motakoa da, Lurretik ikusia, toruak, BLR gunea ikustea eragozten duen orientazio bat duelako, hau da, soilik lerro estuak ikusten ditugula. Eta Seyfert 1 motakoa, Lurretik ikusia, toruak, BLR gunea ikustea eragozten ez duen orientazio bat duelako.

2 motako galaxia batzuetan, berkonbinaketa lerroen osagai zabalak, argi polarizatuan ikus daitezke, argia, nukleoa inguratzen duen halo bero eta gastsu batek sakabanatzen duelako, modu ez zuzenean ikustea ahalbidetuz. Efektu hau, NGC 1068an aurkitu zen, Seyfert 2 motako galaxia bat.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seyfert galaxia Aldatu lotura Wikidatan