Shamrock Rovers F.C.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shamrock Rovers Football Club
Ezizena(k)Hoops, Rovers
Sorrera1901
Futbol zelaiaTallaght Stadium
edukiera: 6.000 lagun
inaugurazioa: 2009
PresidenteaIrlandako Errepublika Jonathan Roche
EntrenatzaileaIrlandako Errepublika Stephen Bradley
LigaIrlandako Liga
20231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Shamrock Rovers Football Club (irlanderaz Cumann Peile Ruagairí na Seamróige) Irlandako futbol talderik onena da 17 Liga eta 24 Kopa irabazi baititu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1901ean sortu bazen ere diotenez 1899an dagoeneko lagunarteko partiduak jokatu izan zituen. Dublingo Ringsend auzoan sortu zen, Shamrock Avenue etorbidean, eta hortik hartu zuen izena. Shamrock izenak gainera "hirusta" esan nahi du, Irlandako sinboloa.

Irlandako liga 1922an sortu zen. Shamrockek 1923an eman zuen bertan parte hartzeko izena eta txapeldun gelditu zen. Lau aurrelari bikain zituen, The Four Fs, eta hiru liga irabazi zituzten 20. hamarkadan. 30. hamarkada are eta hobea izan zen beste 3 Liga eta 5 Kopa eskuratu zituelarik.

Bigarren garai bikaina 60. hamarkadan izan zuen 6 kopa jarraian irabazi baitzituen, Liga bakarra ordea. 80. hamarkadan 1984 eta 1987 arteko lau ligak jarraiak irabazi zituen ere.

2002an egoera ekonomiko larria sufritzen hasi zen, izan ere dagoeneko Tallaght Stadiumaren lanak hasiak zeuden baina diru faltak eraikuntza geldiarazi zuen. 2005ean zorrak handiegiak ziren eta lehen aldiz 2005ean maila galdu zuen. 2006an berriz gora igotzea lortu zuen, eta 2009an Tallaght Stadiuma inauguratzea lortu zuen. Egoera ekonomikoa saneatu ondoren 2010 eta 2011eko ligak irabazi zituen. 2019an Kopa irabazi zuen, 25. aldiz, azken kopa irabazi eta 32 urtetara. 2020an Liga irabazi zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (21): 1922-23, 1924-25, 1926-27, 1931-32, 1937-38, 1938-39, 1953-54, 1956-57, 1958-59, 1963-64, 1983-84, 1984-85, 1985-86, 1986-87, 1993-94, 2010, 2011, 2020, 2021, 2022, 2023.
  • Kopa (25): 1925, 1929, 1930, 1931, 1932, 1933, 1936, 1940, 1944, 1945, 1948, 1955, 1956, 1962, 1964, 1965, 1966, 1967, 1968, 1969, 1978, 1985, 1986, 1987, 2019.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]