Shanghai Center

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Shanghai Center
Shanghai Tower 2013-8-3.JPG
Dorrea (eskuinean) eraikitze prozesuan 2013ko abuztuaren 3an.
Udalerria Shanghai, Txinako Herri Errepublika
Herrialdea  Txina
Koordenatuak 31°14′08″N 121°30′02″E / 31.23556°N 121.50056°E / 31.23556; 121.50056Koordenatuak: 31°14′08″N 121°30′02″E / 31.23556°N 121.50056°E / 31.23556; 121.50056
Garaiera 632 m
Solairuak 121
Shanghai Center non dagoen adierazten duen Txina-ko/-go/-eko mapa
Shanghai Center
Arkitektoa Gensler
Eraikitzailea Shanghai Construction
Egitura ingeniaritza Thornton Tomasetti
www.shanghaitower.com.cn

Shanghai Center (txinera sinplifikatuz: 上海中心), Txinako Herri Errepublikako Shanghai hiriko erabilera anitzeko etxe orratz proposamen bat da. Guztira 127 solairu izango ditu eta 632 metroko altuera. Eraikitze lanak 2008an hasi eta 2013rako amaiturik egotea aurrikusten da. Dorrea Gensler Architecture arkitekto taldeak diseinatu du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkada hasieran Lujiazuiko barruti berriaren plangintza burutu zenean, Shanghai Centerra eraikitzea espero den orubean, golf zelai bat zen eraikitzekoa. Dena den, ondorengo aldaketetan, ondoz-ondoko 400 metrotik gorako etxe orratz eraikiko zirela argitara eman zen. Hiru etxe orratz horietatik, bi altxatu dira dagoeneko Jin Mao Dorrea 1998. urtean eta Shanghai World Financial Center 2008. urtean.

2007an, nazioarteko lehiaketa bat antolatu zen etxe orratzaren diseinua aukeratzeko. Azkenik Gensler Architecture taldearen 580 metroko dorrearen proposamenak irabazi zuen. Shanghai Center dorreak bederatzi lorategi izango ditu altuera ezberdinetan, horrez gain, hotel, jatetxe eta merkatal-guneak eraikiko dira. 2008. urtearen hasieran dorrearen altuera 632 metrora igo zen. Egitura 2013an amaitzen denean Txinako Herri Errepublikako eraikinik altuena izango da eta munduko altuenetakoa Burj Dubai dorrearen atzetik.

Enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arkitektoa: Gensler
  • Egitura ingeniaritza: Consentini Associates, Thornton Tomasetti
  • Sustatzailea: Shanghai Tower Construction & Dev. Co., Ltd.
  • Jabea: Shanghai Tower Construction and Development Co., Ltd.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikitze aurreko prestaketak, 2008aren hasieran hasi ziren, orubea garbitu (bertan zegoen beisbol zelaia eraitsi) eta lehen harria jartzeko zeremoniaren prestaketa. Dorrea eraikitzeko lehen harria 2008ko azaroaren 29an jarri zen. Ondoren, langileentzako bizitokiak eta lehen makineria sartu ziren orubean.

2009ko irailean, dorrearen profileko egituraren zutabeak lurrean sartzeko lanak amaituta, zulaketa lanak hasi ziren eta 2009ko urriaren 10ean bost metro inguruko zuloa egina zegoen[1].

Eraikuntza argazkitan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shanghai Center Aldatu lotura Wikidatan