Shanghaiko metroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Metroak 2010eko apirilean zuen ibilbidearen mapa.
Linea biribileko trena (4. linea).

Shanghaiko metroa (txinera sinplifikatuz: 上海轨道交通, pinyineraz: Shànghǎi Gǔidào Jiāotōng), Shanghai eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1995eko apirilaren 10ean zabaldu zen eta ordutik etengabe hazi da zabaldutako linea berriekin.

Burdinbideak 1.435mm zabalera dauka eta lineak Shanghai Shentong Metro Group taldearen jabetzakoak diren lau enpresek kudeatzen dituzte.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Metroa eraikitzeko lanak 1993an hasi ziren eta bi urte beranduago inauguratu zen. Shanghaiko metroa Txinako Herri Errepublikako hirugarren metroa izan zen Beijing eta Tianjin hirietako metroen atzetik.

[aldatu] Lineak

2008ko abenduaren 28an 9. lineako Yishan geltokia zabaldu zen eta. 2009ko uztailaren 5ean Pujiang Herrirako metroaren zortzigarren linearen luzapena inauguratu zen. Ordura arte, Pujiango biztanleek bi ordu ematen zituzten autobusean, Shanghai erdigunera heltzeko, baina metroaren zabaltzearekin batera, bidaia denbora 36 minutura murriztu zen.

2009ko abenduaren 5ean, zazpigarren linea zabaldu zen[1] eta urtearen amaierarako zabalduko zen 11. linearen bigarren tartearen inaugurazioa 2010. urtearen hasierara arte berandutuko da.

Gaur egun metro sarea hamar lineak osatzen dute:

SHANGHAIKO METROA
Linea Ibilbidea Luzera (km) Geltokiak Zabaltze data Azken luzapena Maiztasuna (min)
1 Fujin Lu - Xinzhuang 36,4 28 1995 2007 2'45 / 5'30
2 Xujing ekialdea - Guanglan kalea 63,8 29 1999 2010 3'
3 Shanghai Hegoaldeko Geltokia – Iparreko Jianyang Lu 40,3 29 2000 2006 5 / 16'30
4 Linea Biribila 33,7 26 2005 2007 5'30
5 Xinzhuang - Minhang 17,2 11 2003 2003 4'30
6 Gangcheng Lu – Jiyang Lu 31,1 27 2007 2007 6'30 / 13'
7 Shanghai Unibertsitatea - Huamu kalea 34,4 26 2009 6'
8 Yaohua Lu – Shiguang Lu - Pujiang Herria 37,4 28 2007 2009 4' / 12'
9 Yishan Lu – Erdialdeko Yanggao kalea 45,2 23 2007 2010 6'
10 Jiangwan herri berria - Hangzhong kalea 29,6 27 2010
11 Jiading iparraldea/Anting - Jiangsu kalea 45,8 19 2009 2010 9'30
13 Madang kalea - Shibo etorbidea 4,0 3 2010 9'30
GUZTIRA 418,9 267

[aldatu] Estatistikak

Shanghaiko metroa 3,58 milioi pertsonak erabiltzen dute egunero. Erabilera handieneko egunetako bat 2008ko abenduaren 31 izan zen. Egun hartan 4,307 milioi pertsonek erabili zuten metroa[2].

Urtebete beranduago, 2009ko abenduaren 31an, hirian 60 kilometro metro inauguratzen ziren bitartean, 5,27 milioi pertsonak erabili zuten metroa.

2010eko apirilaren 2an 5,60 milioi pertsonek erabili zuten[3], errekord berria hautsiz. 2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa ospatu bitartean, bost milioi bidaiari baino gehiago espero dira egunero.

[aldatu] Etorkizuneko egitasmoak

Metro gaztea den arren, Shanghaiko metroa luzatzeko egitasmoak ugariak dira. 2010ean hiriak ospatu behar duen nazioarteko erakusketa dela eta, linea berriak zabaltzea aurrikusten da. 2020. urterako, Shanghaiko metroak 22 linea eta 800 kilometroko sarea izatea espero da.

[aldatu] 2010ean

Sakontzeko, irakurri: Shanghaiko metroaren luzapenaren kronologia

2010ean ondorengo metro tarteak zabalduko dira:

  • 2. linea:
  • 7. linea: Qihua kalea - Meilanhu tartea (10 kilometro eta 5 geltoki).
  • 10. linea:
    • Jiangwan Hiri Berria - Hongqiao Tren geltokia tartea (36 kilometro eta 28 geltoki).
    • Longxi kalea - Hanghua Xincun tartea.
  • 11. linea:
    • Jiading Hiri Berria - Anting tartea (13 kilometro eta 4 geltoki).
  • 13. linea: Lupu zubia - Changqing kalea tartea (4 kilometro eta 3 geltoki).

[aldatu] Lotuneak

Linea berriak eraiki diren heinean, gaur egun metroak hainbat lotune eskaintzen ditu, linea ezberdinen artean:

Geltokia Linea
Xinzhuang 1, 5
Shanghai hegoaldeko tren geltokia 1, 3
Shanghai Indoor Stadium 1, 4
People's Square 1, 2, 8
Shanghaiko tren geltokia 3, 4, 1
Jing'an tenplua 2, 7
Zhongshan parkea 2, 3, 4
Century Avenue 2, 4, 6, 9
Lancun kalea 4, 6
Hegoaldeko Xizang kalea 4, 8
Yishan kalea 3, 9, 4
Changshu kalea 1, 7
Zhenping kalea 3, 4, 7
Dong'an kalea 4, 7
Yaohua kalea 7, 8
Mendebaldeko Gaoke kalea 6, 7
Longyang kalea 2, 7
Zhaojiabang kalea 7, 9
Lujiabang kalea 8, 9
Caoyang kalea 3, 4, 11
Jiangsu kalea 2, 11

[aldatu] Argazkiak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Aurrekoa
Londresko metroa
Munduko metrorik luzeena
2010 -
Ondorengoa
Luzeena da
Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hong Kong | Guangzhou | Nanjing | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Tianjin | Wuhan
Eraikitzen:: Changsha | Hangzhou | Harbin | Kunming | Nanchang | Ningbo | Qingdao | Suzhou | Xi'an | Wuxi | Zhengzhou | Ziboko metroa
Proiektuan:: Changzhou | Datong | Dongguan | Foshan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanning | Shijiazhuang | Taiyuan | Urumqi | Wenzhou | Xuzhou
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak