Shankill Butchers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shankill Butchers
Datuak
Motaerakunde kriminala
HerrialdeaErresuma Batua
IdeologiaUlstergo loialismoa

Shankill Butchers (euskaraz: «Shankillgo Harakinak») 1970ko hamarkadan Ipar Irlandako gizartean eta bereziki Belfast hirian izua zabaldu eta aski ospetsua bilakatu zen loialista hiltzaile talde bat izan zen. Talde honetako kide asko une berean Ulsterko Boluntarioen Indarra (UVF) erakunde armatuko kideak ere baziren. Ipar Irlandako gatazkaren testuinguruan jardun zuen.

Euren izena biktimak torturatu eta hiltzeko erabili ohi zituzten harakin aiztoak eta ankerkeri odoltsuak burutzeagatik datorkie. Talde giroan buruzagia, Lenny Murphy, Harakin Nagusia izenez deitu ohi zuten. Gainera, euren bahiketak burutzeko Belfast hirian ohikoak diren taxi beltzak erabili ohi zituzten, hauekin katolikoen auzoetan susmorik gabe sartu eta euren biktimak bahitu, barnera sartu eta Shankill Road barruti protestantera garraiatu ohi zituzten.

Talde honek bere erasoak 1976-1978 bitartean Belfast hirian eta gauez burutu ohi zituen, hauetan gauez tabernetan ibili ondoren kaletik etxera bidean zihoazen zibil katolikoak ausaz hautatu, bahitu, torturatu eta azkenik hil egiten zituzten (normalki zintzurra moztuz). Shankillgo harakinek gutxienez hemeretzi pertsona hil zituzten: katolikoen aurkako eraso horien artean, talde paramilitar unionisten arteko mendekuetan gauzatutako biktima protestanteak ere bazeudelarik. Denbora luzez eta Shankillgo biztanleek talde honi zioten izua zela eta, bere kideak atxilotzeko zailtasunak jazo ziren, azkenik 1979an poliziak desegin zuen arte. 1982an Behin-behineko IRAk Shankillgo Haakinak taldearen buruzagia zen Lenny Murphy tiroz hil zuen.

Martin Dillon kazetariaren liburuan jartzen duenez, Lenny Murphyren taldeak "berez jada heriotza eta suntsiketaren ondorioz zaildutako herrialdea bortizkeria paramilitar izugarri baten mailara goratu zuen".[1] Bere ohiko modus operandi delakoa Belfast hiriko auzo protestantea den Shankill Road kaleko tabernak ixtean hasi ohi zen: taxi beltz batean hiriko eremu katolikoetan barneratu eta ausaz pertsona bat bahitu ohi zuten. Bere erlijioa katolikoa zela ziurtatzean, hura basatiki torturatu eta azkenik zintzurra ebaki eta gorpua bere hartan kalean utzi ohi zuten. Modu honetan 1975ko azaroa eta 1977ko martxoaren artean gutxienez sei pertsona hil ziren.

1976an Murphy armak izateagatik espetxeratua izan zen. Maze espetxean zegoela bere taldeari hilketak burutzen jarraitzeko agindu zion, modu honetara susmoak beregan ezarri ez zitezen.[2] Poliziak ederki lan egin beharra izan zuen taldea desegiteko, Shankill Road barrutiko komunitate protestanteko jendeak talde basati eta odoltsu honekiko beldurra eta miresmenaren arteko sentipenak baizituen, hortaz zaila zuten jendearen laguntza topatzea, baina azkenean taldearen kide gehienak atxilotu eta espetxeratuak izan ziren, taldea bera desegin zelarik. 1979an hamaika taldekidetako zortziei bizi guztirako espetxe zigorra ezarri zitzaien.[3]

Halere, Murphy eta bi buruzagiorde prozesu hartatik libre atera ziren. 1982an 30 urte zituela Behin-behineko IRAk atentatu batean Murphy hil zuen.[4] Azken ekintza honetan IRAk UVFko kideen laguntza izan zuela uste izan da,[2] bai errepublikar nazionalistek zein loialista unionistek hilta ikusi nahi baizuten, batzuek katoliko nazionalisten aurka burututako erasoengatik, eta besteek loialismoari emandako ospe txarra zela eta.

1997an taldeko kidea izandako William Basher Bates ere espetxetik atera bezain azkar hil zuten.[5]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek hainbat delitu gauzatzeagatik espetxeratutako Shankillgo Harakinak talde paramilitar loialistako kideak dira:

  • Lenny Murphy (1952–1982)
  • John Murphy (1950–1998)
  • William Moore (1949–2009)
  • Robert Bates (1948–1997)
  • Sam McAllister (1955–)
  • Benjamin Edwards (1951–)
  • John Townsley (1961–)
  • Norman Waugh (1952–)
  • Arthur McClay (1953–)
  • David Bell (1953–)
  • Edward McIlwaine (1953–)
  • Edward Leckey

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]