Shankill Road

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shankill Road auzoko horma irudi bat.
Belfast hiriko Shankill kalean dauden UVF talde armatu loialistaren aldeko horma irudiak. 2006ko ekaina.

Shankill Road (irlanderaz Bóthar na Seanchille; euskaraz "Eliza Zaharraren Bidea" esan nahi du) Ipar Irlandako Belfast hiriko etorbide edo kale bat da. Kale edo etorbide hau nagusiki protestantea, loialista eta langile mailako jendearen bizilekua da. Kale hau Belfasteko erdigunetik atera eta 2,4 kilometroetan zehar mendebalderantz luzatzen da, alboetan denda ugari dituelarik. Auzotarrak etorbide edo kale nagusitik sakabanatzen diren kalexka ugarietan bizi dira.

Eremu hau Ulstergo Loialisten aldeko horma irudiengatik oso ezaguna da. Shankill Belfasteko hauteskunde-barruti bat ere bada. 1970ko hamarkadaren bigarren erdialdean eremu honetan Shankill Butchers hiltzaile talde loialistaren egoitza izan zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shankill Road Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 54°36′14″N 5°55′50″W / 54.60389°N 5.93056°W / 54.60389; -5.93056