Shannongo estuarioa

Koordenatuak: 52°35′N 9°18′W / 52.58°N 9.3°W / 52.58; -9.3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Shannongo estuarioa
MotaEstuario
Geografia
Map
Koordenatuak52°35′N 9°18′W / 52.58°N 9.3°W / 52.58; -9.3
Honen parte daOzeano Atlantikoa
Ur-gorputzaIpar Ozeano Atlantikoa
Hidrografia
Ibaiadarrak

Shannongo estuarioa Irlandako mendebaldean dagoen estuario handi bat da, bertan Shannon ibaiak bere urak Ozeano Atlantikoan isurtzen dituelarik. Estuario honen hasieran edo barnealdean Limerick hiria dago, itsasaldetik bere mugak iparraldetik Loop lurmuturra eta hegoaldetik Kerry lurmuturra direlarik. Estuario honek hegoaldetik Kerryko konderria eta Limerickeko konderria, eta iparraldetik Clareko konderria elkarbanatzen ditu.

Hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, estuario hau 1930 eta 1940ko hamarkadetan Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuten ur-hegazkinen urartze lekua ian zen. 1945an estuarioan iparraldeko ertzean Shannon aireportua ireki eta estuarioko urartzeek behera egin zuten.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]