Shaushtatar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Shaushtatar, Mitanniko errege bat izan zen, K. a. XV. mendean errege izan zena.

Mitanniko tronuan bere aurrekoa izan zenaren semea zen, bere aurrekoa, Barattarna edo Parshatar ezezaguna izan. Bere errege zigilua, Nuziko artxibategiko gutun batean aurkitu zen. Bere erregealdia amaitu eta handik mende batera egin zen itun batean, Asiriako hiriburua zen Assur konkistatu eta arpilatu zuela esaten da, nondik, Washshukanniko bere jauregira urre eta zilarrezko ate batzuk eraman zituen.

Mitannik Sirian zuen eragina handitzea lortu zuen, Egiptok kanpo politikari uko egiten zion garaiarekin bat eginez, une horretan, Egipton Hatshepsut faraoi andreak gobernatzen zuelarik.