Shawn Kemp

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shawn Kemp
Datu pertsonalak
Ezizena The ReignMan
Jaio 1969ko Azaroaren 26a
Elkhart (Indiana Ameriketako Estatu Batuak)
Garaiera 2.08 m
Pisua 117 Kg
Ibilbidea
Draft NBA 1. txandan 17. postuan 1989ko NBAren Draft-en, Seattle Supersonics
Kluba Erretiratua
Posizioa Hegal Pibota
Lorpenak
* 6 aldiz NBAko All Star-ean (1993-tik 1998-ra)
* Munduko txapeldun Kanadan (1994)
* NBAko 2. bostekorik onenean (1994, 1995 eta 1996)

Shawn T. Kemp (Ekhart, Indiana, Estatu Batuak, 1969ko Azaroaren 26a - ) saskibaloi jokalari profesionala izan zen 90eko hamarkadan. Estatu Batuetako unibertsitate ezberdin askotatik pasa ondoren, eta arazo ezberdin ugari izan ondoren, 1989ko NBAren Draft-ean Seattle Supersonics taldeak hartu zuen 19 urterekin.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seattle Supersonics[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seattlek draftean hartu zuenean, Kemp, NBAko jokalaririk gazteena bilakatu zen. Bere kondizio fisikoengatik, segituan sartu zen taldearen dinamikan eta Gary Paytonekin batera, taldeko jokalaririk garrantzitsuena bilakatu zen. Bikote hau, ligako ikuskizunik ederrenetako bat bilakatu zen. Payton, ematen zituen asistentziengatik eta Kemp, saskia birrintzeko zuen habileziagatik.

Kemp, Payton, Sam Perkins, Detlef Schrempf eta Hesey Hawkinsekin batera oso talde lehiakorra bilakatu zen Seattlekoa. 1996. urtean beraien konferentziako finalera iritsi ziren, baina Michael Jordanen Chicago Bullsen aurka galdu egin zuten. Hala ere, final hori zazpi partidetara iristea lortu zuten.

Urte honen ostean, Kemp eta Sonicseko jabeen arteko erlazioa asko okertu zen. Honen ondorioz, 1996/1997 denboraldian, Cleveland Cavaliers taldera bidali zuten.

Cleveland Cavaliers[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clevelanden lehen bi urte oso onak egin zituen. Baina bi urte hauen ondoren, Kempen jokoa izugarri jeitsi zen, kokaina eta alkoholarekin zituen arazoengatik, eta izugarri gizendu zelako.

1999/2000 denboraldian Portland Trail Blazers taldera bidali zuten.

Portland Trail Blazers[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portlandeko taldean, Seattle Supersonicsen bere entrenatzailea izan zen Bob Whitsittekin bat egin zuen baina bere arazoak berdin jarraitu zuten. Honela, Kemp desintoxikazio zentru batean sartu zuten. Bi urte eskasen ondoren, Portlandetik bota egin zuten.

Orlando Magic[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orlando Magic taldeak, 2002ko Irailaren 5ean Shawn Kemp fitxatu zuen denboraldi hasieran. Nahikoa denboraldi txukuna burutu zuen baina drogen aurkako komisioarekin izandako liskar baten ondorioz, bere ibilbide profesionala bukatu egin zen.

NBA-ko ibilbidea amaitu ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko Apirilaren 4ean Shorelinen, Washingtonen atxilotu egin zuten. 2005eko Apirilaren 29an, drogak edukitzeagatik salatu zuten eta zigortu egin zuten.

NBAra itzuli nahi duela askotan esan du eta gaur egun hori lortzeko lanean dabil. 2008an jokalekuetara itzuli zen Italiako ligan, Premiata Montegaranaro taldearekin baina ez zuen denboraldia amaitu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]