Shelly-Ann Fraser-Pryce

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shelly-Ann Fraser-Pryce


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaKingston1986ko abenduaren 27a (37 urte)
Herrialdea Jamaika
Hezkuntza
HeziketaWolmer's Schools (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua57 kilogramo
Altuera152 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: ShellyAnnFraserPryce Twitter: realshellyannfp Instagram: realshellyannfp IAAF: 14285680 Olympic.org: shelly-ann-fraser-pryce Edit the value on Wikidata

Shelly-Ann Fraser-Pryce, jaiotzez izenez Shelly-Ann Fraser (1986ko abenduaren 27a, Kingston) jamaikar lasterkari bat da. Gorpuzkera txikia du (1,52 metro da luze), eta Poltsikoko suziria ere esaten diote, duen abiaduragatik. Zazpi olinpiar domina ditu.[1]

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan 21 urte besterik ez zituela 100 metroko lasterketa 10,78 segundoko denboraz irabazteagatik ospea bereganatu zuen, urrezko domina irabaziz. Proba honetako bitxikeria bera lehenbiziko irabazleak jamaikarrak izatea izan zen, beste bi lasterkariak Kerron Stewart eta Sherone Simpson izan zirelarik.

2009an Berlin hirian jokatutako Munduko Atletismo Txapelketan ere 100 metroko lasterketa 10,73 segundoko denborarekin irabazi zuen, bigarrena Kerron Stewart jamaikarra (10,75) eta hirugarrena Carmelita Jeter estatubatuarra (10,90) gelditu zirelarik. 10.73 segundoko denbora hori emakumezko 100 metroko lasterketako garai guztietako hirugarren markarik onena da, bai eta emakumezko jamaikar lasterkari batek ordura arte 100 metroko lasterketan inoiz lortutako markarik onena ere. Txapelketa honetan bertan 4x100 metroko errelebo lasterketan parte hartu eta urrezko domina irabazi zuen emakumezko jamaikar taldeko lau lasterkarietako bat ere izan zen, beste hiruak Kerron Stewart, Simone Facey eta Aleen Bailey izan zirelarik.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan 100 metroko lasterketa ere irabazi eta 10,75 segundoko markarekin urrezko domina bereganatu zuen, bigarren postuan gelditu zen Carmelita Jeter estatubatuar lasterkariak baino 3 ehuneneko gutxiagorekin. 200 metroko lasterketan ere parte hartu eta bigarren iritsi zen Allyson Felix eta Carmelita Jeter estatubatuarren artean, zilarrezko domina irabaziz, eta bere markarik onena eginez (22,09 segundo).

2021eko uztailak 22 12:20

Ama izan ondoren, itzulera ikusgarria izan zuen 2019an, Dohako Munduko Txapelketan. 100 metroak irabazi zituen, 10,71ko marka eginez. [1]

Olinpiar Jokoak
Urrea 2008ko Udako Olinpiar Jokoak (Pekin) 100 metroko lasterketa
Urrea 2008ko Udako Olinpiar Jokoak (Pekin) 4 x 100 metroko lasterketa
Urrea 2012ko Udako Olinpiar Jokoak (Londres) 100 metroko lasterketa
Zilarra 2012ko Udako Olinpiar Jokoak (Londres) 200 metroko lasterketa
Munduko Atletismo Txapelketa
Zilarra 2007ko Munduko Atletismo Txapelketa (Osaka) 4 x 100 metroko lasterketa
Urrea 2009ko Munduko Atletismo Txapelketa (Berlin) 100 metroko lasterketa
Urrea 2009ko Munduko Atletismo Txapelketa (Berlin) 4 x 100 metroko lasterketa
Zilarra 2007ko Munduko Atletismo Txapelketa (Daegu) 4 x 100 metroko lasterketa

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Arratibel Gascon, Ainara. (2021-07-22). «Jokoen olinpoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shelly-Ann Fraser-Pryce Aldatu lotura Wikidatan