Shenyangeko metroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Metro sarearen itxura 2009an.

Shenyangeko metroa (txineraz: 沈阳地铁), Txinako Herri Errepublikako Liaoning probintzian dagoen Shenyang hiria eta inguruko gune metropolitarra elkartzen dituen garraiobide publikoa da. Metroaren lehen linea 2009ko irailaren 23an zabaldu zen froga moduan, eta urtebete beranduago, 2010eko irailaren 27an bidaiarien zerbitzua hasi zen.

Eduki-taula

Lineak [aldatu]

SHENYANGEKO METROA
Linea Ibilbidea Luzera (km) Geltokiak Zabaltze data Azken luzapena Maiztasuna (min)
1 Shisanhao Jie - Liming plaza 27,8 22 2009 2010
2 Santaizi - Quanyun Lu 21,9 19 2012
GUZTIRA 49,7 41

Etorkizuneko egitasmoak [aldatu]

Shenyang hiriko metro sareak hamaika linea eta 182,5 kilometro izango ditu 2020an.

Eraikuntza [aldatu]

Lehen linearen eraikuntza 2005eko azaroaren 18an hasi zen, eta 2009ko abenduan amaitzea aurrikusten bazen ere, lanetan egondako aurrerapenak 2009ko irailera aurreratu zuten metroaren zabaltze data. Lehen linearen eraikuntzan 1.100 milioi dolar gastatuko dira.

Bigarren linearen eraikuntza 2006ko azaroaren 18an hasi zen, eta hasiera batean, 2010ean zabaltzea espero bazen ere, lanak ez dituzte 2012ra arte amaituko.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an
Eraikitzen:: Changsha | Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Harbin | Hefei | Macau | Nanchang | Nanning | Ningbo | Ordos | Qingdao | Urumqi | Wuxi | Xuzhou | Zhengzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jinan | Jiujiang | Kunshan | Lanzhou | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Wenzhou | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo