Shenzhengo portua
| Garraiatutako zama | ||
|---|---|---|
| Urtea | Tonak | |
|
|
||
| 2004 | 135.200.000 | |
| 2005 | 153.900.000 | |
| 2006 | 176.000.000 | |
| 2007 | 199.000.000 | |
| 2008 | 211.200.000 | |
Shenzhengo portua (txinera sinplifikatuz: 深圳港; txinera tradizionalez: 深圳港), Txinako Herri Errepublikako Shenzhen hiriko portua da. Herrialdeko bederatzigarren porturik handiena, garraiatutako zamaren arabera (199,0 milioi tona 2007ko datuen arabera).
Portuaren koordenatuak honakoak dira: 22°30′N 113°53′E / 22.5°N 113.883°EKoordenatuak: 22°30′N 113°53′E / 22.5°N 113.883°E
Eduki-taula |
Kokapena [aldatu]
Shenzhengo portua hiriko 260 kilometroko kostaldean zehar hedatzen da, eta Kowloon penintsulak bitan banatzen du, ekialdekoa eta mendebaldekoa. Mendebaldeko aldea Lingdingyang ekialdean dago, Perla ibaiaren itsasadarrean, eta sakonera handieneko gunea da, kontainerontzi eta tamaina handiko ontziak hartzeko prestatua. Hong Kongdik 37,04 kilometrora eta Guangzhoutik 111,12 kilometrora dago.
Ekialdeko aldea Dapeng Badian dago, eta bertan, mota desberdineko ontziak sartzen dira. Shenzhen hiriko jatorrizko portua zaharra bertan zegoen.
Portuaren ikuspegia [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Txineraz) Shenzhengo portuaren webgunea.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |