Shimazu Takahisa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Shimazu Takahisa (japonieraz 島津貴久, Shimazu Takahisa, 1514ko maiatzaren 28a - 1571ko uztailak 15), Japoniako historiako Sengoku aroko daimyō bat izan zen. Shimazu Tadayoshiren semea eta Shimazu klaneko hamabosgarren buruzagia izan zen.

Takahisak, zenbait kanpaina egin zituen hiru probintzia aldarrikatzeko asmoz: Satsuma, Osumi eta Hyuga. Aurrerapen nabarmenak izan zituen arren, hurrengo belaunaldia izango zen lan hori amaituko zuena, denbora batez, Kyushu uharte osoaren kontrola hartu zutenak.

Takahisak, aktiboki bultzatu zituen atzerriko herrialdeekin harremanak. Japoniara europar su-armak ekarri zituen lehen daimyōa izan zen, 1543an portugaldar itsasontzi bat Tanegashimara iritsi ondoren. 1549an Frantzisko Xabierkoari ongietorria eman zion, bere lurraldeetan segurtasuna bermatu ziona, katolikotasuna hedatzeko askatasunaz gain, beranduago, atzera egingo zuen arren, monje budisten kexuei kasu eginez. Takahisak, era berean, Ryukyuko Erresumarekin harreman diplomatikoak izan zituen.