Shimonoseki
|
Shimonoseki |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Ofiziala | 下関市 (Shimonoseki-shi) | ||
| Estatua | |||
| Uhartea Eskualdea Prefektura |
Honshu Chūgoku Yamagutxi |
||
| Koordenatuak | 33°57′0″N 130°56′0″E / 33.95°N 130.93333°EKoordenatuak: 33°57′0″N 130°56′0″E / 33.95°N 130.93333°E | ||
| Eremua | 716,14 km2 | ||
| Biztanleria | 280.386 bizt. | ||
| Dentsitatea | 391,52 bizt./km² | ||
| www.city.shimonoseki.yamaguchi.jp | |||
Shimonoseki (japonieraz 下関市, Shimonoseki-shi) Japoniako hegoaldeko hiria eta portua da. Honshu uhartearen hego-mendebaleko muturrean dago, Yamagutxi prefekturan, izen bereko itsasartearen ertzean, Tsushima itsasartearen eta Seto Naikai barnealdeko itsasoaren artean.
Eduki-taula |
Ekonomia [aldatu]
Hango portutik merkataritza-harreman estuak bideratzen dira Errusia, Korea eta Txinarekin. Ikatza, ehunak, kontserbak eta tresneria mekanikoa esportatzen ditu. Japoniako mendebaleko lehen arrantza-portua da, eta garrantzi handikoa da, halaber, hiriko industria (ontziolak, eraikuntzarako gaiak, kimika-industria). 1942. urtean zabaldutako tunelak hiria eta Kyushuko uharteak lotzen ditu.
Historia [aldatu]
1863. urtean Komei enperadoreak atzerritar guztiak bota zituen hiritik, eta europarrek hiria bonbardatu zuten. Txinaren eta Japoniaren arteko gerra amaitu zenean, han negoziatu zuten bakea, eta Txinak, Korearen independentzia onartzeaz gainera, Japoniaren mende utzi zituen Lao-Tongeko penintsula, Taiwan eta Pesng-hu uhartea.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Shimonoseki) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 9.0 | 12.3 | 17.4 | 21.5 | 24.7 | 28.8 | 30.3 | 26.8 | 21.8 | 16.6 | 11.4 | 19.1 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.8 | 6.0 | 8.9 | 13.7 | 17.8 | 21.3 | 25.6 | 27.0 | 23.5 | 18.3 | 13.3 | 8.5 | 15.8 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.4 | 3.5 | 5.9 | 10.6 | 14.8 | 18.7 | 23.3 | 24.6 | 20.8 | 15.4 | 10.5 | 5.9 | 13.1 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 73.5 | 76.8 | 108.5 | 158.4 | 161.3 | 278.5 | 264.2 | 126.8 | 179.7 | 95.1 | 78.7 | 58.2 | 1659.7 |
| Eguzki orduak | 89.7 | 106.1 | 165.9 | 176.0 | 200.7 | 159.0 | 183.0 | 213.2 | 164.4 | 177.6 | 132.2 | 100.0 | 1867.8 |
| Hezetasuna (%) | 65 | 66 | 68 | 73 | 75 | 80 | 82 | 78 | 76 | 70 | 69 | 66 | 72.3 |
| Iturria: NOAA (1961-1990) [1] | |||||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.