Shimonosekiko hitzarmena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shunpanro pabilioia, hitzarmena sinatu zen lekua.

Shimonosekiko hitzarmena (japonieraz 下関条約, "Shimonoseki Jōyaku, txinera tradizionalez 馬關條約, txinera sinplifikatuz 马关条约 eta pinyinez Mǎguān Tiáoyuē), Txinak eta Japoniak 1895eko apirilak 17an sinatu zuten bake hitzarmen bat da, Lehen Sino-Japoniar Gerrari amaiera eman ziona.

Hitzarmena, Shunpanro pabilioian sinatu zen, Japoniako Shimonoseki hirian, eta Qing dinastiako gobernu txinatarraren eta Japoniar Inperioaren arteko bake konferentziari amaiera eman zion, 1895eko martxoak 20an hasi zena.

Hitzarmenaren ondorio nagusiak, Taiwanen subirautza, Txinatik Japoniara pasatzea eta Koreako penintsulak japoniar protektoratu bat ezartzea izan ziren, non Txinak eragin guztia galtzen zuen.

[aldatu] Hitzarmenaren baldintzak

Hitzarmenak, Lehen Sino-Japoniar Gerrari amaiera eman zion Japoniaren mesedetan, gerraren garailea izan zena. Hitzarmen honetan, Txinak, Korearen independentzia onartzen zuen eta herrialde honi buruzko edozein aldarrikapeni uko egiten zion, praktikan, Japoniaren eraginpean geratzen zena. Txinak, gainera, Japoniari, Liaodong penintsula ere ematen zion, ondoren, Errusiari ematera behartua izango zena, Jinzhou, Liaoning probintziako hegoaldeko muturra, Taiwan uhartea eta Penghu uhartedia. Lurralde galerez gain, Txinak, Japoniari, 200 mila tael ordaintzeko konpromezua hartzen zuen (garai horretako 150 milioi dolar), eta zenbait portu eta ibai, nazioarteko merkataritzari irekitzea onartzen zuen.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak