Shirakawa-go eta Gokayama herri historikoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Ogi Shirakawa02bs3200.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia 734
Kokalekua JaponiaJaponia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 36°15′25″N 136°54′23″E / 36.25694°N 136.90639°E / 36.25694; 136.90639Koordenatuak: 36°15′25″N 136°54′23″E / 36.25694°N 136.90639°E / 36.25694; 136.90639
Izen ematea 1995 (XIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak UNESCOk 1995ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen haran bat da, Shirakawa-gō (Gifu) eta Gokayama (Toyama) herriak hartzen dituena.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shirakawa-gō ("ibai zuriaren herria") eta Gokayama ("bost mendiak") herriak ezagunak dira gasshō-zukuri (合掌造り) estiloan eraikitako egurrezko etxeengatik. Maila handiko teilatuak dituzte, errezuan ari diren bi esku irudikatzen dituztenak. Honi esker ingurune horretan izaten diren elurte handiak jasan ditzakete eraikinek.

Etxeak handiak dira, hiru edo lau gela ditutenak eta familia handiak hartzen dituzte. Historikoki artisautza-industriarako ere erabili izan dira etxeak, goiko solairuak zeta ekoizpenerako eta behe solairuak polborarentzako ezinbesteko lehengaia den potasio nitratoa lortzeko.

Ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoek estaltzen dute haranaren %96a eta %4a baino ez da gelditzen nekazaritzarako, batez ere arroz ekoizpenerako.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]