Shiretoko penintsula

Koordenatuak: 44°03′N 145°06′E / 44.05°N 145.1°E / 44.05; 145.1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Charlik (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:57, 27 abuztua 2014
Shiretoko penintsula

Shiretoko penintsularen satelite irudia.
Geografia
KokapenaHokkaido
Azalera1.230 km2
Punturik garaienaRausu mendia
Politika
Herrialdea Japonia
Gizartea
Shiretoko penintsula neguan eta udan.

Shiretoko penintsula (japonieraz: 知床半島 Shiretoko-hantō?) , Japoniako Hokkaido uhartearen ekialdean dagoen penintsula ezaguna da, bertan dagoen Parke Nazionala 2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Geografia

Penintsulan hainbat sumendi daude Chisima eremu bolkanikoaren parte baita. Mendirik garaiena Rausu mendia (1.66am) da, baina aipagarriak dira Iō (1.562m), Unabetsu (1.419m) eta Shiretoko (1.254m) ere.

Penintsularen mendebaldean Okhotskeko itsasoa dago eta ekialdean berriz Ozeano Barea. Parean Kinashir uhartea dago, Japonia eta Errusiak berentzat eskatzen dutena eta ondoren Kuril uhartedia, hau ere Errusiarena izan arren Japoniak berarentzat eskatzen duena.

Klima

Oyashio itsaslasterrak ekiladeko kostaldea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, ura eta klima nabarmen hoztuz. Udak motzak izaten dira eta neguak luzeak Shiretoko penintsulan. Mendiak zuri egoten dira irailetik ekainera eta itsasoa izoztua ikustea ere ohikoa izaten da.

Flora eta fauna

Japoniako hartz arrearen populazioa handiena bertan dago. Itsasoan zetazeoak izaten dira, 13-14 espezie, ezagunena orka. Kostaldean ugariak dira fokak ere.

Baso hostoerorkor epela eta koniferak nahasten dira paisaian. Zuhaitz ohikoenak Sahalin izeia, Ermanen urkia eta Mongoliako haritza dira. Siberiako pinu nanoak ere ikusten dira mila metrotatik gora.

Banaketa administratiboa

Penintsula bi suprefeturatan banatzen da, mendebaldeko kostaldea Abashiri suprefeturari dagokio eta Utoro da alde honetako herri handiena, ekialdea aldiz Nemuro suprefeturak kudeatzen du eta Rausu da herri nagusia.

Turismoa

Bale ikuskatzeak turista ugari erakartzen ditu, bai eta Parke Nazionalaren paisaia isolatuak ere.

Iruditegia

Ikus, gainera