Shirley Temple

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shirley Temple 1990ean.

Shirley Temple, jaiotzez Shirley Jane Temple (Santa Monica, Kalifornia, AEB, 1928ko apirilaren 23a) Estatu Batuetako antzezlea da.

Biografia [aldatu]

Haurra zela hasi zen zineman lan egiten (1932). Lehen agerraldietan arrakasta handia izan zuen, eta, 1934tik aurrera, protagonista bihurtu zen. 1938 arte, batez beste urteko hiru filmetan parte hartu zuen. Urte hartan, haur antzezle ezagunenaren Oscar berezia jaso zuen. Handitu ahala, haren ospea apalduz joan zen.

Film nagusiak: D. Runyonen Little Miss Marker (1934), Henry Hathawayren Now and forever (1934); D. Butlerren Bright Eyes (1935); Cummingsen Poor Little Rich Girl (1936).

1949an zinema utzi zuen. Gero, politikan parte hartu zuen alderdi errepublikarraren barruan.

Erreferentziak [aldatu]