Shizuoka Sengen santutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shizuoka Sengen santutegia
Shizuoka-Sengen-jinja 01.jpg
Haiden eraikina.
Udalerria Shizuoka
Herrialdea  Japonia
Koordenatuak 35°07′19″N 138°55′08″E / 35.12194°N 138.91889°E / 35.12194; 138.91889Koordenatuak: 35°07′19″N 138°55′08″E / 35.12194°N 138.91889°E / 35.12194; 138.91889
Helbidea 102-1 Miyagasaki-chō, Aoi-ku, Shizuoka, 420-0868
Shizuoka Sengen santutegia non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Shizuoka Sengen santutegia
www.shizuokasengen.net

Shizuoka Sengen santutegia (静岡浅間神社 Shizuoka Sengen Jinja?) Shizuoka hirian dagoen santutegi xintoista da, Shizuhata mendiaren oinean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ezagutzen noiz eraiki zen santutegia, baina Shizuhata mendian egindako indusketen arabera Kofun Aroan jadanik populatua zegoen ingurunea. Hala ere data posible bat 901 urtea izan liteke.

Kamakura eta Muromachi aroetan Suruga probintziako agintari boteretsuen babesa izan zuen, denen artean aipagarriena Sunpu gazteluan egoitza zuen Tokugawa Ieyasu shogun handiarena. Edo Aroan ere indartsu egon zen santutegia baina 1804 urtean sute handi batek erabat suntsitu zuen.

60 urte beranduago berreraiki zen Tokugawa shogunerriak emandako urrezko 100.000 ryō txanponekin, bai eta Momoyama estilo oparoan eraiki ere.

Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun santutegiaren 26 egiotura babestuta daude Kultur Ondare Garrantzitsu izendapenari esker.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shizuoka Sengen santutegia Aldatu lotura Wikidatan