Shrovetide Futbola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Shrovetide Futbola edota Shrovetide Errege Futbola (Royal Shrovetide Football ingelesez) Ingalaterrako Derbyshireko Ashbourne herrian urtero inauteri asteartean eta hausterre asteazkenean jokatzen den futbol-mota bat da. Gutxienez XII. mendetik aurrera jokatzen da, nahiz eta kirol honen jatorriaren inguruko informazioa Royal Shrovetide Committee bulegoen sutean galdu zen 1890eko hamarkadan. Hala ere, teoriarik sonatuenak dio hasierako baloia exekuzio batean moztutako burua izan zitekeela.

Kirol honetan nahi duenak parte har dezake jokalari kopuru mugaturik ez dagoelako, araudian ikus daitekeen bezala.

Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean bitan jokatzen da, ihauteri-asteartean eta hausterre asteazkenean, arratsaldeko ordu bietan (2.00 p.m.) hasiz eta gaueko hamarretaraino (10.00 p.m.) iraunez. Arratsaldeko bostak (5.00 p.m.) baino lehen gola sartzen badute, beste baloi bat ateratzen dute eta herriko erdigunetik berriz jartzen dute abian partidua. Nahiz eta futbola deitu, jokalariek nekez ostikatzen dute baloia, baloia eskuekin eramatea edota jaurtitzea legezkoa delako. Taldeek errugbi moduko formazio erraldoietan eramaten dute baloia, batzuetan ehundako pertsonako formazioak izatera iritsiz.

Jokatzen duten bi taldeak goitarrak (Up'Ards) eta behetarrak (Down'Ards) dira. Tradizionalki, goitarrak Henmore Brookeko iparraldean jaiotakoak dira eta herrian zehar egiten dute aurrera ateraino iristeko. Behetarrak berriz, ibaiaren hegoaldean jaiotakoak dira. Bi ate daude, bata bestearengandik 3 miliara. Ateak bi errotarri dira. Goitarrek Sturston errotarrian egin behar dute gola eta behetarrek Clifton errotarrian. 1996an zeuden errotarriak beste txikiagoengatik ordeztu zituzten, gaur egun jarraitzen dutenak, eta aldaketa horren ondorioz, gola sartzeko taldeak ibaian sartu behar dira. Aldaketa hau partiduari lehiakortasun handiagoa emateko egin zuten.

Gaur egun, gola sartzeko, jokalari batek baloiarekin hiru aldi jarraian jo behar du errotarria. Goleatzailearen aukeraketa ez da ausazkoa, gehienetan golerako bidean Ashbournen bizi den norbait edo gutxienez bertan ezaguna den norbait aukeratzen dute gola sartzeko. Hori dela eta, kanpotarrek ia ez dute gola sartzeko aukerarik nahiz eta ongi etorriak diren baloia ateraino eramateko ahaleginean.

Ez dago jokalari kopuru mugaturik ezta jolasgunea ere (arauetan aipatzen diren jolasguneen mugez kanpo). Jendeak, segurtasunez, kale nagusietatik at aparkatzen du bere autoa eta dendariek beren dendak xaflekin babesten dituzte. Bisitari dignatario batek jokoari ematen dio hasiera herriaren erdiguneko plinto batetik baloia airera botatzen duenean. Hasiera baino lehen, jendeak Auld Lang Syne eta God Save the Queen abesten du. Gaur egun, hasiera puntua supermerkatu lokal bateko parkingean kokatzen da.

1928an Edorta VII.a Galesko printzeak (gerora erregea izango zena) eman zion hasiera partiduari eta harrezkero Shrovetide Errege Futbola izenaz da ezaguna. 2003an, errege-etxeko beste ordezkari batek, Karlos Galeskoak, abian jarri zuen eta jokoak Erregeren onespena jaso zuen.

Partidua futbol garaikidekoa baino handiagoa den baloi berezi batekin jokatzen da. Baloia artelazki portugaldarrez beteta dago ibaian flotatu dezan. Artisau lokalek eskuz margotzen dituzte, normalean dignatarioarekin zerikusirik duten gaiak irudiztatuz. Talde batek gola sartzen duenean, baloia berriz margotzen dute, gola sartu duenaren izena jarri eta goleatzaileari oparian ematen zaio. Golik sartzen ez badute baloia berriz margotzen dute eta dignatarioari ematen zaio oparian. Baloi gehienak tabernetan daude ikusgai, tabernek talde jakin bati jarraitzen diotelako.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolas mota honek oso arau gutxi ditu:

  • Erailtzea edo gizahilketa egitea debekatuta dago. Ez premiazko indarkeria gaitzesten da.
  • Motordun ibilgailuetan ezin da baloia eraman.
  • Ezin da baloia poltsetan, berokietan, zorroetan eta abarretan ezkutatu.
  • Hilerriak, eliz-inguruak eta oroimenezko lorategiak jolas-gunearen mugetatik kanpo daude.
  • Gaueko hamarrak (10.00 p.m.) baino beranduago jolastea debekatuta dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]