Shubiluliuma II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Shubiluliuma II.a azken errege hitita izan zen, eta, beraz, berarekin, hititar inperioaren historia amaitu zen.

Tudhalia IV.aren semea eta Arnuanda III.aren anaia, azken honen heriotz goiztiarraren ondorioz tronuratu zen. Bere erregealdiaren hasieran, bere hurbileneko aurreko erregeen arazo berberei aurre egin behar izan zien, Arzawa, Tarhuntassa, Alasiya eta Sirian matxinada batzuk egon zirelarik. Itxura batean, matxinada guzti hauek baretzeko gai izan zen.

Baina, laster geratu zen Itsasoko herrien mehatxupean, Ekialde Hurbil osoa suntsitu zutenak. Hititar inperioa, ziuraski, barne borrokengatik eta basailuek ematen zizkien indarren gehiegizko beharraren ondorioz ahulduta, ez zen erasoa jasateko gai izan, eta historiatik desagertu zen, Karkemisheko erregeordetza eta Tarhuntassako erresuma, oraindik denbora batez mantendu ziren arren.


Aurrekoa
Arnuanda III.a
Errege hitita
K. a. 1207-K. a. 1178
Ondorengoa
Azkena izan zen.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shubiluliuma II.a Aldatu lotura Wikidatan