Shura Txerkasski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shura Txerkasski

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАлександр Исаакович Черкасский
JaiotzaOdesa1909ko urriaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLondres1995eko abenduaren 27a (86 urte)
Hobiratze lekuaHighgate Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCurtis Institute of Music (en) Itzuli
Irakaslea(k)Josef Hofmann (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm1125526 Musicbrainz: 3f240111-fdb8-4ab4-a579-7352d94b1579 Discogs: 867976 Allmusic: mn0000051289 Find a Grave: 5616 Edit the value on Wikidata

Shura Txerkasski (Odesa, 1911ko urriaren 7a - Londres, 1995eko abenduaren 27a) errusiar piano-jotzailea izan zen.

Pianoa jotzen amarekin ikasi zuen. Hamaika urte zituela eman zuen lehenengo kontzertua. 1923an Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere familiarekin, eta Baltimoren hartu zuen bizilekua. Hamalau urte zituela New Yorkeko orkestra sinfonikoarekin egin zuen debuta. 1923an Estatu Batuetako lehendakariarentzat jo zuen Etxe Zurian. Ondoren, Filadelfiako Curtis Institute of Music eskolan sartu zen. 1938an lehenengo bira egin zuen atzerrira: Australia eta Zeelanda Berrian, Hegoafrikan (1929, 1931), Asian eta Europan (1935) eskaini zituen emanaldiak. Gerra ondoren Europara joan zen (1946) eta musika zentro nagusietan aritu zen, Salzburgoko jaialdian, besteak beste. 1963an beste bira bati ekin zion mundu osoan zehar, eta 1976an Errusiara itzuli zen zenbait kontzertu ematera. Bere teknikak, senak eta erromantizismoak errusiar eskolako ordezkari bihurtu zuten. Chopin eta Liszten inguruan osatu zuen batez ere bere errepertorioa. XX. mendeko pianista handientzat hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]