Shuttarna II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Shuttarna II.a, Mitanniko errege bat izan zen, K.a. XIV. mendean errege izan zelarik.

Artatama I.aren semea, bere aitak hasitako Egiptoko faraoiekin ezkon aliantzen politikarekin jarraitu zuen, bere alaba Giluhepa Amenofis III.arekin ezkonduz. Shuttarna II.a eta Amenofis III.aren adostasun diplomatikoak, Amarnako Gutunetan agertzen dira.

Bere erregealdian, Mitannik, botere eta oparotasun maila handia lortu zuen. Egiptorekin muga zuen Siria iparraldean, mendebaldean Alalakhetik hasita, gutxi gora-behera Orontes ibaiaren ibilbidea jarraituz. Ekialdetik, garai horretan, Asiria bere mendeko erresuma zen. Hititek, iparraldetik inbaditzeko saiakera egin zuten, baina garaituak izan ziren.


Aurrekoa
Artatama I.a
Mitanniko erregea
K.a. 1400-K.a. 1385
Ondorengoa
Artashumara