Siberiar Husky

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Siberiar Husky
Iraute egoera: Segurua
Max & Moritz in Reno.JPG

Jatorrizko herrialdea(k):
 Errusia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Canidae
Generoa: Canis
Espeziea: Canis lupus
Azpiespeziea: C. l. familiaris
Arraza

Siberiar Husky

Siberiar Husky-a txakur arraza bat da, berez lanerakoa eta jatorriz mendebaldeko Siberiakoa.

Jatorriz, Siberiaren iparraldekoa da. Hango indigena Txuktxiek hezi zuten egun Husky siberiar deritzon arraza. Hainbat lan egiten zuten: karga handiak lera bidez garraiatzen zituzten distantzia luzeetan eta kondizio gogorretan, Txuktxien basahuntzak zaintzen zituzten, eta haurrak berotzeko ere balio zuten.

Tamaina ertaina du Husky siberiarrak: 16-29 kilo eta 51-60 cm garai. Otsoaren antz handia du; izan ere, otsotik hurbilen dagoen txakur-arraza da; zaunka egiteko modua eta kideak babesteko jarrera ere otsoen antzekoa du. Ile trinko eta lodia du, eta bi ile-geruza. Ile gris, beltz, gorrixka edo marroixka gailentzen zaio, baina kolore zuriko ilea izan ohi du hanketan, sabelaldean eta muturrean. Begiak marroiak, berdeak edo urdinak izan ohi dira.

Izaerari dagokionez, txeratsua eta lagunkoia da, lotura estuak izaten ditu zaintzaileekin, eta bereziki gustuko ditu haurrak. Izan ere, bere saldoa babesteko beharra du, otsoek bezala; hori dela eta, larderiaz zainduko du bere familia. Beste txakurrekin dagoenean, nagusi nor den adieraziko dute beti.

Oso aktiboa eta bizia da, eta korrika ibiltzea eta ariketa fisikoa egitea eskatzen dio senak. Zenbait kirol egiten dira Husky siberiarrekin; lera-lasterketak dira ezagunenak.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasun oneko txakurra da. 12 edo 14 urte bizi ahal dira. Baina batzuk iraun dira 25 urte eta errekorra 29 urterekin dago.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huskyekin kirol asko egiten dira. Ezagunenak hauek: lera lasterketak eta eskiekin. Batzuk kirol olinpikoak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaskan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaskara eraman zituzten 1908an. Meategietako urrea eramateko lerekin, posta eta pertsonen erreskaterako ere erabiltzen zituzten.

XX. mendearen hasieran, Husky siberiarra Alaskara eraman zuten, urrearen sukarra piztu zenean. Meategietako urrea leretan garraiatzeko, posta leku batetik bestera eramateko eta pertsonak salbatzeko erabiltzen zituzten. Berebiziko zeregina izan zuten bazter hotz eta gogor haietan gizon-emakumeei bizirauten laguntzeko. Robert Peary AEBko almiranteak, adibidez, Husky siberiarrak hartu zituen lagun, Ipar Polora egindako espedizioetarako. Handik, Kanadara eta Estatu Batuetara zabaldu ziren geroago. Hasieran lerak bultzatzeko baliatu bazituzten ere, etxeko animalia bihurtu ziren gero.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siberiar Husky Aldatu lotura Wikidatan
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.