Sibonei
Wikipedia(e)tik
Sibonei historriaurrean Antilletan bizi zen herria izan zen, lehendabizi, arawak herriek eta geroago, karibe herriek Kubako eta Haitiko mendebaleko muturretan zokoratu zutena. Espainiarrak iritsi zirenean, siboneiak leinu troglodita bakar batzuetan elkartuak bizi ziren. Arrantzatik eta ehizatik bizi ziren, eta hezurrezko eta harrizko tresnak egiten zituzten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.