Sidney Gilchrist Thomas
Wikipedia(e)tik
Sidney Gilchrist Thomas (Londres, Ingalaterra, 1850eko apirilaren 16a - Paris, Frantzia, 1885eko otsailaren 1a) britainiar ingeniari eta asmatzailea izan zen.
Biografia [aldatu]
Kimika aplikatua eta metalurgia-ikasketak egin zituen. 1876an, bere lehengusu Percy Carlyle Gilchrist kimikariarekin batera, burdin mea finduei fosforoa kenduz altzairua egiteko metodo bat asmatu zuen, "Thomas-Gilschrist metodoa" deritzana. Horretarako Bessemer bihurgailuaz baliatu zen, baina oinarrizko estalki bat jarri zion barnealdean. Horrela lortutako altzairuari "Thomas altzairua" esaten zaio, eta gauza askotarako erabiltzen da: burdinbideak egiteko, xaflatarako eta abar. Prozesu horretan sortzen diren hondakinak ongarrietarako erabiltzen dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.