Sidney Robert Nolan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sidney R. Nolan

Sidney Robert Nolan australiar artista izan zen (Melbourne, 1917 - Londres, 1992). Arte ikasketak egin zituen Melbournen, eta abangoardiako hainbat artistarekin ibili zen, dadaismo eta surrealismo joeretakoekin batez ere. 1938an Contemporary Art Society elkartea sortu zuen John Reedekin batera. Bi urte geroago, bakarkako lehen pintura-erakusketa egin zuen Melbournen, sekulako ospea eman ziona. 1951n Londresen egin zuen atzerriko lehen erakusketa, eta hiri horretan geratu zen bizitzen. Joera ikonografiko berritzailea sortu zuen, askotan Australiako historia eta ohitura zaharretan inspiratua. Batzuetan Australiako paisaia lehor eta elkorrak irudikatzen ditu, beste batzuetan, Antartikako esploratzaileak nahiz Txinako paisaiak. Lanik aipagarrienen artean Carron plains du (1948).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sidney Robert Nolan Aldatu lotura Wikidatan