Sidonie Gabrielle Colette
Sidonie Gabrielle Colette frantses eleberrigilea izan zen (Saint-Sauveur-en-Puisaye, Burgundia, 1873 - Paris, 1954). H. Gauthier Villars (Willy izenaz ere ezaguna) idazlearekin ezkondu zen, eta haren laguntzaz Claudine eleberri-saila eman zuen argitara, arrakasta handia izan zuena (1900-1903). Dibortziatu ondoren (1906), eleberriak idazten segitu zuen (Les Vrilles de la vigne, 1908; La Retraite Sentimentale, 1907; La Vagabonde, 1910) eta, 1912an, bigarrenez ezkondu ondoren, L´envers du music-hall (1913) antzerki-lana eman zuen. Lehen Mundu Gerraren garaian kazetaritzan hasi zen, eta bere bizitzako gorabeherak oinarri zituzten eleberriak idatzi zituen hurrengo urteetan: Ordu luzeak (1917), La Maison de Claudine (1922, Claudineren etxea), Sido (1930), etab. Amodioa, sentsualitatea, jeloskortasuna, emakumeak, animalien mundua eta naturaren edertasuna gailentzen dira Coletteren lanetan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.