Siegen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Siegen

 Ipar Renania-Westfalia
Oberstadt siegen.jpg

Siegengo armarria

Izen ofiziala Siegen
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Arnsberg
Alkatea Steffen Mues (CDU)
Koordenatuak 51°53′0″N 08°01′0″E / 51.88333°N 8.01667°E / 51.88333; 8.01667Koordenatuak: 51°53′0″N 08°01′0″E / 51.88333°N 8.01667°E / 51.88333; 8.01667
Siegen non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Siegen
Eremua 114,67 km2
Posta kodea 57001–57080
Biztanleria 103.424 bizt.
Dentsitatea 901,93 bizt./km²
Matrikula SI
http://www.siegen.de

Siegen Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. Estatuaren ekialdean dago eta Hessen eta Renania-Palatinatua estatuekin egiten du muga.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siegen izena ematen dion Sieg ibaiaren ertzean kokaturik dago. Koloniatik (Ipar Renania-Westfalia) 93 kilometrotara, Frankfurtetik (Hessen) 125era eta Koblentzatik (Renania-Palatinatua) 105era dago. Westerwald mendizerrako iparraldeko muga da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren lehenengo aipamena 1079 urtekoa da, Sigena izena ematen zaio bertan. Hala ere hiriaren jarduera nagusia den meatzaritza La Tène kulturaren garaian hasi zela jakina da. 1124an Nassau-Orangeko Kondeek eskuratu zuten eta 1303an herri eskubideak lortu zituen, Nassauterren esku jarraitzen bazuen ere. XIV mendean hiria gotortu egin zen.

Siegen, 1842an

1530eko erreforman Siegenek Luteranismoa onartu zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran herriaren laurden batek berriz ere katoliko izatea erabaki zuen. Napoleondar Gerrak sufritu ondoren Prusiak eskuratu zuen herria. Hasieran Koblentzaren esku utzi bazuen ere 1817an Westfaliako Arnsberg barrutian sartu zuen. Siegenek garapen handia izan zuen industrializazio garaian eta 1923an hiri askea izatea lortu zuen.

Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan ondoren 1945eko apirilaren 3an estatubatuarrek eskuratu zuten hiria. 1975 urteko erreforman hiri aske izateko eskubidea galdu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nassau- Orangeko Kondeen bi gaztelu ez ziren kaltetuak izan Bigarren Mundu Gerran eta oraindik osorik diraute. Unteres Schloss jauregi barrokoa eta Oberes Schloss Erdi Aroko gotorlekua dira.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siegen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siegen Aldatu lotura Wikidatan